16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Ordenantzatako aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2013ko azaroaren 15en egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea ondotik aipatzen diren ordenantzetan.

Ordenantza fiskala, ur horniduraren tasak arautzen dituena.

Ordenantza fiskala, estolderiaren eta hondakin uren arazketaren tasak arautzen dituena.

Ordenantza, Beteluko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.

Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena.

2013ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, amaitu da jendaurrean egon beharreko epea, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasierako onespena behin betikoa bihurtu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen dira aldatutako artikuluak.

Betelun, 2013ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua. Zerbitzua egiteko tarifak ondoko kontzeptu hauengatik izanen dira:

a) Ordaindu beharreko kuotak kalkulatu eta sortzeko, kontuan hartu beharreko gutxieneko kontsumoa finkatu da: 38 (hogeita hemezortzi) metro kubiko.

b) Etxeko beharretarako hornidura, kontsumitutako metro kubiko bakoitzagatik: 0,37 euro.

c) Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitza: 0,39 euro.

d) Kontsumitutako 120 metro kubikotik goiti, 0,39 euroko tasa finkatu da metro kubiko bakoitzeko.

e) Hornidurarako hargunea paratzeagatik: 74 euro. Likidatu beharreko kuota.

ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN UREN ARAZKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

7. artikulua. 1. Estolderiaren sarera lotzeko lizentziari edo baimenari dagokion tributu-kuota behin baizik ez da eskatuko eta 65 euroko zenbateko finkoa izanen da.

2. Estolderia eta arazketa zerbitzuagatik eskatzen den tributu-kuota finkan erabilitako ur kopuruaren arabera erabakiko da, metro kubikotan neurturik.

Horretarako, tarifa hau aplikatuko da:

A) Etxebizitzak:

–Estolderia, m³ bakoitza: 0,045 euro.

–Arazketa, m³ bakoitza: 0,045 euro.

B) Erabilera bakarra etxebizitzarakoa ez duten finka eta lokalak:

–Estolderia, m³ bakoitza: 0,045 euro.

–Arazketa, m³ bakoitza: 0,045 euro.

Ordenantza, Beteluko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena.

22. artikulua. Honi dagokionez, Beteluko Udalak parekotasun hauek erabiliko ditu:

–Behor buru bat 6,66 ardi buru adina da.

–Behi-aziendako buru 1 ardi-aziendako 6,66 buru adina da.

–Bi urte baino gutxiagoko behi-buru 1 ardi- edo ahuntz-aziendako 4 buru adina da.

Horren arabera, Udalak kanon hauek ezarriko ditu azienda mota bakoitzerako:

–Zaldiak, behiak eta behorrak, 5,42 euro/urtea.

–Bi urtetik beheitiko aratxeak, 3,24 euro/urtea.

–Ardiak, ahuntzak, 0,81 euro/urtea.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. artikulua Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

Agiriak, lizentziak, baimenak eta hirigintzako zerbitzuak.

a) Edozein udal agiriren edo bestelakoen kopiak edo fotokopiak. 0,10 euro orri bakoitzeko.

b) Hirigintzako lizentziak emateko hirigintzako txostenak.

Obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,20. Gutxieneko tarifa: 7,00 euro.

c) Partikularrek hirigintzaren gainean egiten dituzten kontsultak: 12,00 euro.

d) Partikularrek eskatuta hirigintzako espedienteak tramitatzea, legeak prentsan argitaratzera beharturik. Haren fakturen arabera.

e) Fax zerbitzua: 0,50 euro.

f) Partikularrek eskatuta jardueran aritzeko eta irekitzeko espedienteak tramitatzea. Espedientean txostena eman zaien pertsonek edo entitateek emandako fakturen arabera, Udalak eskatuta.

Iragarkiaren kodea: L1400181