2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
2013ko aurrekontuko aldaketa
Basaburuko Udalak 2013ko abenduaren 19an hasiera batez onetsi zuen 2013/7 aurrekontu aldaketa.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluaren arabera, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egongo da jendaurrean 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, edozein biztanle edo interesdunek txostena ikusi eta errekurtsoak aurkeztu ahal izateko.
Jauntsaratsen, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.
Iragarkiaren kodea: L1400465