16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2014. urterako karga-tasak eta tarifak

Basaburuko Udalak, abenduaren 19ko bilkura berezian, ondoko akordioa hartu zuen:

“1.–2014. urtean honakoak izanen dira zergen tipoak eta tasak:

–Zerga tipoak:

1. %0,242an ezartzea hiri kontribuzioa kobratzeko karga.

2. %0,823an ezartzea lur kontribuzioa kobratzeko karga.

3. EIOZ zerga %5ean finkatzea. Aurreko urteko balioa mantentzen da.

4. 1,130 indizea ezartzea JEZ zerga kobratzeko.

5. Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

–1 eta 5 urte arteko balioaren igoerak: %3,3.

–5 eta 10 urte arteko balioaren igoerak: %3,2.

–10 eta 15 urte arteko balioaren igoerak: %2,5.

–15 eta 20 urte arteko balioaren igoerak: %2,3.

2.–%20ko karga bakarra ezartzea plusbalioa kobratzeko zerga-oinarri bezala.

Tasak.

Ur eta saneamendu zerbitzuaren tasak (Kontzejuekin adostuta):

A.–Ur kontsumoa m³ bakoitzeko: 0,250 euro.

B.–Ur horniduraren kuota:

–Sei hilabeteko kuota: 18,32 euro.

C.–Saneamendu kuota:

–Sei hilabeteko kuota: 18,32 euro.

–Lotura eskubidea: 244 euro etxebizitza bakoitzeko.

Uraren tasekin lotuta, idazkariak azaltzen du tasen izenak bizilagunei zalantzak sorrarazten dizkiela, aldatzea izanen zela hoberena adierazten du, Nilsa eta saneamendu tasen aldea jendeak ulertzeko. Hortaz, gaia eztabaidatu eta gero, ondoko uraren tasak kobratuko dira 2014. urtetik aurrera:

–Ura.

–Hornidura zerbitzurako tasa.

–Estolderia zerbitzurako tasa.

–Saneamendu kanona (Nilsa).

Aizarozko epaitzen tasak: 10,00 euro/Tn ez bada etxera eramaten eta 34,20 euro/Tn etxera eramaten bada.

Aizarozko baratzeen erabilpen tasa: 90,00 euro.

Idazkariak aipatzen du, tasa hauetako batzuen kasuan, gehiago zehaztu beharko direla eta errealitatera egokitu eta, ikusita egiten diren kontsulta gehienak 70,00 euro kobratzen direla, obra baimenekin lotura dutelako, tasa honen testua aldatzea proposatzen du hau islatzeko; hortaz, “Eranskina, zuinketa akta eta beste batzuk” jartzen duen tokian “Eranskina, zuinketa akta eta kontsultak” jartzea.

Hirigintza tasak.

–Obra baimenen tramitazioa:

  • <5.000 aurrekontua: 50,00 euro.
  • >5.000 <15.000: 70,00 euro.
  • >15.000 <30.000: 140,00 euro.
  • >30.000 <60.000: 210,00 euro.
  • >60.000 <150.000: 280,00 euro.
  • >150.000 <300.000: 350,00 euro.
  • >300.000 <600.000: 420,00 euro.

Eranskina, zuinketa akta eta beste batzuk: 70,00 euro (Testu aldaketa: Eranskina, zuinketa akta eta kontsultak: 70,00 euro).

–Urbanizatu ezin den lurrean eraikitzeko baimena: 105,00 euro.

–Jarduera sailkaturako baimena: 140,00 euro.

–4D eranskineko jarduerak: 172,00 euro.

–Ikuskaritza bisitak: 365,00 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko baimenak, obra bukaerak: 230,00 euro.

–Irekitzeko baimena: 245,00 euro.

–4A, 4B eta 4C eranskinetako jarduera sailkatuak: 443,00 euro.

–4D eranskineko jarduerak: 260,00 euro.

–Ikuskaritza bisitak: 365,00 euro.

–Eranskina: 70,00 euro.

–Lursailen zatitzeko baimenak: 205,00 euro.

–Ikerketa edo memorietarako hirigintza kontsultak, xehetasun azterlanak eta birzatiketa proiektuak: 210,00 euro.

–Udal Planaren aldaketa xehakatuak: 245,00 euro.

–Hirigintza arauen aldaketa, plan partzialak: 315,00 euro.

–Bestelako txostenak, alegazioak: 175,00 euro.

Basaburuan, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1400463