16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako antolamendu xehakatuko determinazioetan, UE-27an. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2014ko urtarrilaren 10ean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan aldaketa egiteko espedientea, Azagrako Udalak berak sustatua UE-27 garatu beharrez.

Jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/3002 Foru Legearen 79. artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Espedientea Udalaren bulegoetan aztertzen ahal da eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahal dira jendea hartzeko orduetan.

Azagran, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.

Iragarkiaren kodea: L1400422