2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzea
Artaxoako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
1.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan funtzionario gisa sartzea Pedro Jesús Echegaray Andueza, zeina aipatu Estatutuan ezarritako araubideari lotuko baitzaio I. eranskinean zehaztutako maila, gradua, antzinatasuna eta lanpostua atxikiko zaizkiolarik.
2.–Funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.
3.–Langile hauei aplikatuko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.
4.–Langile guztiak data berean integratuko dira eta 2013ko uztailaren 1etik izanen du eraginkortasuna.
5.–Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hauek adierazirik: lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, zehazten den eranskinaren arabera.”
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2013ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Beatriz Mendía Velaz.
I. ERANSKINA
Izen-deiturak: Pedro Jesús Echegaray Andueza. Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2005/12/12. D maila. 2. gradua.
Iragarkiaren kodea: L1400388