2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARESO
Aldaketa ordenantzan. Behin betiko onespena. Aresoko arau subsidiarioetako 47., 85. eta 88. artikuluak
Aresoko Udalak, 2013ko irailaren 28an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Aresoko Hirigintzako Udal Planaren Ordenantzetan (Arau Subsidiarioak), 47., 85. eta 88. artikuluen idazketa berriari dagokionez.
Erabakia 2013ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17an.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, idazketa berriaren testu osoa argitaratzen da.
47. artikulua Eraikuntza osagarriak.
Antolamendu sistema honetan baimendu daiteke beheko solairuan eraikuntza-gorputz osagarriak jasotzea, eraikin nagusiei itsatsiak eta haien zerbitzuan badaude. Eremu bakoitzean ezarriak dauden mugekiko gutxieneko tarteak errespetatu beharko dira.
Eraikin osagarriek hartutako bolumenak lurzatiko gehieneko bolumen eraikigarriaren ondorioetarako zenbatuko da.
Galarazia dago eraikin osagarriak jasotzea fatxada nagusiaren eta bide publikoaren parean.
85. artikulua Fatxadak.
Fatxadak gehienbat lauak izanen dira, gorputz irten trinkorik gabeak, baoak zentzu bertikalean dituztenak.
Fatxada nagusian galarazia dago bolumen irtenik egitea beheko solairuan.
Alde trinkoek baoek halako biko azalera izanen dute, gutxienez.
Fatxadetan, akaberako material bakarrak honako hauek izan daitezke:
a) Harri naturaleko harlangaitza.
b) Entokadura eta pintura, eskualdean ohikoak diren kolorekoak.
Fatxadako arotz-lana zurezkoa izanen da, bernizatua edo pintatua, edo itxuraz antzekoak diren materialekoa.
Kanpoko edo barneko kontraleihoekin ilunduko dira baoak. Pertsiana bilgarriak onartuko dira.
Balkoi, irtengune edo begiratokiek oinplanoko forma erregularra izanen dute, tarte zuzen eta simetrikoekin eta metalezko edo zurezko babes barandekin.
88. artikulua Estalkiak.
Eraikinen estalkiak maldadunak izanen dira; %35eko malda izanen dute, gutxienez, eta teilatu-hegala 50 cm-koa gutxienez, zeramikazko teila arabiar gorrixkarekin bukatuak.
Isurki bakarreko estalkia ezin izanen da egin eraikin guztirako.
Hiri lurzoruan galaraziak daude zehaztutako ez besteko materialaz eginiko estalkiak.
Aireztapenerako goialdeko erremateko elementuak eraikinaren fatxadetako material berdinekin bukatuko dira.
Industria lurzoruko eraikinetan onartuko dira metalezko xafla aurrelakatuak.
Zinkezko, kobrezko eta altzairu pintatuzko teilatu-hodi eta zorrotenen bidez bilduko da estalkietako ura. Elementu horiek PVC-koak jartzea galarazia dago.
Terraza estaliak eraikitzen ahalko dira, estalkiaren faldoiek terrazak okupatzen duen azalera osoa okupatzen badute.
Debeku dira estalki lauak eta estalki-terrazak eraikuntza komunean.
Terrazak beheko solairu irtenean baimentzen ahalko dira, baina fatxada nagusiaren aurrean ez daudenak.
Eraikuntzaren aurrealdeko eranskinetan baimendu ahalko dira terrazak, eranskinaren azalera %50ean txikitzen bada.
Ez dute estalkiaren azalera horizontalean %20 baino gehiago okupatzen ahalko, ezta 40 m² baino handiagoak izan.
Eraikinaren edozein azalerarako, gutxienez 20 m² izan dezakete gutxienez.
Areson, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Ur Alguero Chivite.
Iragarkiaren kodea: L1317452