16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

2013ko aurrekontuko aldaketak. Hasierako onespena

Arakil ibarreko Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1etik 11ra bitarteko aldaketak 2013ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin dira aldaketa hauek.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraituz, espediente hauek jendaurrean egonen dira 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta egokiak iruditzen zaizkion erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedienteak behin betikoz onetsitzat joko dira.

Arakilen, 2013ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: L1400581