16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Ordenantza, Larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak emateko. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2013ko abenduaren 5eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Agoitzen larrialdi sozialean dauden pertsonei eta/edo familiei diru-laguntza zuzenak eta gauzazko laguntzak emateko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1400427