16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketak 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Argitara ematen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean Antsoaingo Udalak behin betiko onetsi dituen ordenantza fiskalei eta prezio publikoei buruzko arauen testu osoak. Aipatu ordenantza fiskalen eta arauen aldaketek 2014ko urtarrilaren 1etik dute indarra, eta onetsi egin dira haien kontra inork ez baitu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik jaso jendaurrean egon diren epean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betez. Hasierako onespenaren iragarkia 2013ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Antsoainen, 2013ko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU
ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1.–Ziurtagiriak.

2.–Kopia eginbidetuak.

3.–Agirien konpultsa, haiek Udalak emandakoak edo eskatutakoak badira.

4.–Fotokopiak.

5.–Arma txartelak.

6.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7.–Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak.

8.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sorrarazpena.

3. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

Subjektu pasiboak.

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak.

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak.

6. artikulua. Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ziurtagiriak.

1. Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak, automatikoki luzatzen direnak, eta erroldako esku orriak edo ziurtagiriak: 4,15 euro.

2. Administrazio espedienteetan dauden erabakien edo agirien egiaztarigiriak, haiek luzatu ahal izateko aurretik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen badute: 12,90 euro.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia –eginbidez edo gabe– ematen direnean, II edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

II. Epigrafea.–Kopia eginbidetuak.

1. Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 3,85 euro.

2. Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 5,05 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio IV. epigrafetik dagokiona, eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik.

3. Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua: 88,20 euro.

III. epigrafea.–Agirien konpultsa, haiek Udalak emandakoak edo eskatutakoak badira.

1. Konpultsa bakoitza: 3,10 euro.

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro.

IV. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

Agirien fotokopia bakoitzagatik:

–DIN A3, zuri-beltzezkoa: 0,45 euro.

–DIN A4, zuri-beltzezkoa: 0,35 euro.

–DIN A3, kolorezkoa: 1,65 euro.

–DIN A4, kolorezkoa: 1,35 euro.

V. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.

1. Txartel bakoitza: 36,45 euro.

VI. epigrafea.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

1. A eta B mailetan sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuaren arabera), izena emateagatik: 18,52 euro.

2. C mailan sartzeko, izena emateagatik: 9,98 euro.

3. D eta E mailan sartzeko, izena emateagatik: 6,17 euro.

Deitu beharreko lanpostuak lan-kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

VII.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

1. Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena luzatzeagatik: 46,87 euro.

2. Bertzelako txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak: 17,49 euro.

Oharra: txostenak egin edo erantzuna emateko ordu erditik goitiko denbora behar bada, tasari kopuru hauek erantsiko zaizkio:

–Ordu erdi edo horren denbora zati bakoitzeko: 11,58 euro.

VIII. Epigrafea.–Ordainagiri edo bertzelako agirien bikoiztuak, jatorrizkoa galdu edo desagertzeagatik.

1. Agiri bakoitza: 3,10 euro.

Oharra, I.1 eta VIII. epigrafeei buruz. Ziurtagiriak, bolanteak edo ordainagirien bikoiztuak egiteko eskabideak 012-Infolocal telefonoaren bidez egiten badira, ez dute inolako tasarik sortuko.

IX. epigrafea.–Lizentziak ematea arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeagatik, eta tasak Antsoainen animaliak bildu eta harrapatzeagatik eta udal altxatokian altxatzeagatik.

1. Lizentzia bakoitzeko: 40,65 euro.

2. Animaliak bildu edo harrapatzea. Animalia bakoitzeko: 21,28 euro.

3. Udal altxatokian egoteagatik, egun eta animalia bakoitzeko: 5,32 euro.

X. epigrafea–Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzearen egiaztagiriak.

1. Haiek luzatu eta tramitatzeagatik: 53,51 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

4. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

–Partikularrek aurkeztu antolamendurako plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, antolamendurako planen aurrerapenak edo aurreproiektuak eta birzatiketak tramitatzea.

–Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak tramitatzea.

–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutakoak.

Aipatze aldera, ondokoak dira:

–Lurzatiketak egiteko lizentziak.

–Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, obra txikiak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza txikietakoak.

–Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

–Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

–Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

–Emandako lizentzien aldaketak.

–Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

–Lurzoruaren Araubideari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen testu bateginaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

Ordaindu beharra.

4.1. artikulua. Zergak ordaindu beharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa.

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan.

Tarifak eta karga-tasak.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak.

7. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. artikulua. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak.

9. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek aldeko txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

10. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.

11. artikulua. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak behin-behinekoz likidatuko dira obraren kostuaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da hura gauzatzeko aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industria mozkina salbu.

Barne urbanizaziorako proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga-oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesdunek, barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren bertze batzuk ere.

12. artikulua. Obra burutu edo behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, inguruabar hori ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak emandako ziurtagiriarekin batera, behar den elkargo profesionalak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin betiko likidazioa eginen da, obren kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

13. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

Arau-hausteak eta zehapenak.

14. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak, plan bakoitzaren barrenean sartzen den lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 91,00 euro 1.000 metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko.

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Birzatiketen tramitazioa.

III-A.–Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren edo aprobetxamendu osotik ateratzen den bolumen eraikigarriaren heinean likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 93,64 euro.

III-B.–Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Aplikatzeko tarifak III.A epigrafekoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Proiektuaren kostuaren arabera eginen da tasen likidazioa, %1,70eko karga-tasa aplikatuta.

V. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

V-1.–Finkak zatitu, banandu edo bereizteko lizentziak:

–Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 131,71 euro.

V-2.–Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta horma irudiak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez badira:

–Tasa kalkulatzeko, 11. eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari %50eko karga-tasa aplikatuko zaio, 54,54 euro, gutxienez.

V-3) Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 823,20 euro.

V-4.–Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 617,40 euro.

VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 497,01 euro.

–Plan partzial edo berezietan eta xehetasun azterlanetan aldaketak tramitatzea: 249,02 euro.

–Birzatiketak: 497,01 euro.

–Lurzatiketak: 131,71 euro.

–Obra lizentziak: 54,54 euro.

ORDENANTZA FISKALA; JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan edo jarduera kaltegabeetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak egitea da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jarduerarako lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazio eta lokalak berriz irekitzeko baimena.

f) Jarduera hasitakoan edo irekitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da edo erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean. Ez da tasarik sortuko interesdunak eskabideari uko egiten badio lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharrik izanen baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Subjektu pasiboa.

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen bada.

Tarifak.

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean jaso dira aplikatuko diren tarifak.

Kudeaketa arauak.

6. artikulua. Jarduteko eta irekitzeko lizentziak eskuratu nahi dituztenek eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbateko bat ordaindu beharko du borondatezko kobrantza aldiaren barrenean, jakinarazpena jasotzen duenetik aurrera; bertzenaz, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

8. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. artikulua. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, dagokion tasa kobratuko zaio.

Arau-hausteak.

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia, jarduerarako lizentziaren funtsezko aldaketa eta berrikuspena, jarduera hasitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada:

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte: 627,69 euro.

–75 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 782,04 euro.

–100 m²-tik 250 m²-ra bitarte: 1.049,58 euro.

–250 m²-tik 500 m²-ra bitarte: 1.255,38 euro.

–500 m²-tik 1.000 m² eraikira bitarte: 1.574,37 euro.

–1.000 m² baino gehiago: 1.996,26 euro.

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia, irekitzeko lizentziaren aldaketa, irekitakoan kontrolak egitea, lizentziaren ordez erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar bada:

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² arte: 576,24 euro.

–75 m²-tik 100 m²-ra bitarte: 679,14 euro.

–100 m²-tik 250 m²-ra bitarte: 782,04 euro.

–250 m²-tik 500 m²-ra bitarte: 884,94 euro.

–500 m²-tik 100 m² eraikira bitarte: 1.049,58 euro.

–1.000 m² baino gehiago: 1.337,70 euro.

III. epigrafea.–Titulartasun aldaketak, lizentzian aldaketarik egin gabe:

Titular berriaren aldeko lizentzia frogatzen duen titulua eskuratze aldera, 3. ordenantza fiskalean ageri den tasa kobratuko zaio, agiriak luzatu eta tramitatzeagatik.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ETA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza sortzen da Udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak ere publikotik kentzeko nahiz kentzen hasteko edo ibilgetezeko zerbitzua egitean.

Halaber, zergapeko egintza da udal bulegoetan edozein arrazoirengatik gordeta dauden ibilgailuak zaintzea.

3. artikulua. Honako hauek tasa ordaintzetik salbuetsita daude:

1. Behar den baimena duten kabalkada, desfile, segizio, kirol-saio edo bertze jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kentzen diren ibilgailuak.

2. Aparkaturik egonik, eremu publikoa konpontzea edo garbitzea eragozten dutelako kentzen diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kentzen diren ibilgailuak. Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean.

Tasaren sorrarazpena.

4. artikulua. Ibilgailua kentzeko tasa sorraraziko da zerbitzua hasten den momentuan.

5. artikulua. Ibilgailua kendu eta 24 ordu iraganik izanen du sorrarazpena ibilgailua altxatzeko tasak.

Subjektu pasiboa.

6. artikulua. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, ondokoek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidariak, titularrak, gordailuzainak edo ibilgailuaren erantzuleak.

Karga-oinarria.

7. artikulua. Kendu, altxatu edo ibilgetu den ibilgailu bakoitza da karga-oinarria.

Salbuespenak.

8. artikulua. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharreko salbuespenak baizik ez dira onartuko.

Tarifak.

9. artikulua. Ibilgailuak kentzeagatik –hasita nahiz osorik– eta altxatzegatik aplikatu beharreko tarifak ordenantza honetako eranskinean daude ezarrita.

Tributuaren kudeaketa.

10. artikulua. Ordainarazpen honen diru-bilketarako arau berezi gisan, zerbitzu honek sorraraziko dituen tasak Udaleko diru-bilketa zerbitzuetan ordainduko direla ezarri da. Horiek luzatuko dituzte ordainketa frogatzeko behar diren ordainagiriak edo tributu efektuak.

11. artikulua. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. artikulua. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere zirkulazio arauak hausteagatik bertzalde izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek eraman gabeko ibilgailuak.

13. artikulua. Udalak bere Altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu, egungo legezko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 40,00 euro.

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 46,31 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 84,38 euro.

II. epigrafea.–Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramanda.

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 42,00 euro.

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 92,61 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 167,73 euro.

III. epigrafea.–Ibilgailua altxatokira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun zati bakoitzeko, honako hau izanen da:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 3,50 euro.

–2.500 kilogramorainoko pisua duten ibilgailuak: 7,20 euro.

–Ibilgailuak, 2.500 kilogramo baino astunagoak: 14,41 euro.

IV. epigrafea.–Ibilgailua eremu publikoan ibilgetzeagatik.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 2.500 kg bitartekoa badute: 92,61 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 2.500 kg-tik gorakoa badute: 167,73 euro.

V. epigrafea.–Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

2.500 kilo baino gutiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 2.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

8. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bertzelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea ere.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera behartuta daudenak.

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak.

5. artikulua. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea.

6. artikulua. Ordaintzeko beharturik dagoenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8. artikulua. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzera beharturik dagoenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza berreskuratu ahal izateko aldeko txostena beharko da, indarra duen arautegia eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. artikulua. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, “Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalak” xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Ordenantza honen xede diren gainerako aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, betiere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Kudeaketa arauak.

10. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako Hirigintzako prozeduraren ordenantzan eta Urbanizazio ordenantzan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala behar badu, Espaloietan eta leku erreserbatuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziaren ordenantzan eskatutakoak ere bai.

11. artikulua. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honako hauek dira:

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1.–Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 51,00 euro.

I.2.–Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aitzineko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 24,70 euro.

III. epigrafea.–Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik: dagokion fidantza eskatuko da, 128,63 euro metro lineal bakoitzeko.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

9. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkamendu esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea, horra zergapeko egintza.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Tasa urtarrilaren 1ean sorraraziko da urtero, eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzera behartuta daudenak.

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo haiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak.

5. artikulua. 1. Espaloietan barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta karrikaren kategoria fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera –6 metro gutxienez– eta karrikaren kategoria fiskala hartuko dira oinarritako.

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza fiskal honen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak.

7. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatuak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. artikulua. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea egiteko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta “Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean” ezarri prezio publikoak eta fidantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

9. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzeagatiko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. artikulua. Lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da seinalatzeko diskoak paratu, mantendu, behar izanez gero berriz paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. artikulua. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua burutu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengoratzera. Era berean, seinalatzeko diskoak ere kendu beharko dituzte. Bertzenaz, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengoratu eta diskoak kendu arte.

12. artikulua. Ikuskatzailetzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

I.1.–Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1-5 ibilgailu: 38,63 euro.

–6-10 ibilgailu: 63,47 euro.

–10-25 ibilgailu: 110,37 euro.

–26-50 ibilgailu: 168,31 euro.

–51-100 ibilgailu: 200,05 euro.

–101-150 ibilgailu: 248,35 euro.

–150 ibilgailutik goiti: 336,64 euro.

I.2.–Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuendako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1-5 ibilgailu: 44,14 euro.

–6-10 ibilgailu: 71,75 euro.

–10-25 ibilgailu: 122,80 euro.

–26-50 ibilgailu: 187,65 euro.

–50 ibilgailutik goiti: 222,13 euro.

Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki bezala kalkulatuko da, eta kamioi eta atoien kasuan gehieneko karga bi tona metriko edo zatiki gisa.

I.3.–Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko: 192,27 euro.

I.4.–Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–50 ibilgailu bitarte: 215,25 euro.

–50 ibilgailutik goiti: 277,32 euro.

I.5.–Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %25 merkeago.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1.–Gau eta eguneko erreserba: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 102,10 euro.

II.2.–Ordutegi mugatuko erreserba: Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 76,58 euro.

II.3.–Behin-behineko erreserba.

Inoiz egin beharreko obra edo jarduketa baterako erreserba egiteagatik, aurreko epigrafeetan finkatutako prezio publikoa proportzionalki zatituko da erabileraren arabera. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 49,70 euro.

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintzak dira toki entitateko jabari publikoko zoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntal, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea:

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko herriko edozein eremu publikotako zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

d) Toki entitateko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun, atrakzio eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Toki entitateko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo herriko errepide edo eremu publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, toki entitateko eremu publikoetan.

m) Azienda toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldizkako sorrarazpena agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

Ordaintzera behartuta daudenak.

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko zoru, hegalkin edo zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, hegalkinean eta zorupean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Oinarriak, tasak eta tarifak.

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, tasaren zenbatekoa zehazteko, kontzesioa, baimena edo esleipena zein proposamenentzat egiten den, haren balio ekonomikoaren arabera finkatuko da.

Kudeaketa arauak.

8. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean herriko jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa edukiontziekin okupatzen bada, eremu publikoan edukiontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. artikulua. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen balio galera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalte-ordain horiek estaliko dituzte.

10. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa urtean behin ordaindu beharko da, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan. Erabilera hastea edo uztea urte naturala hasi ondoan gertatzen bada, tasa seihilabetekoetan hainbanaturik eskatuko da.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badu, dagokion tasa aitzinetik ordaindu beharko da. Gainerakoetan, likidazioa lizentzia ematean eginen du dagokion bulegoak.

3. “Mahai, aulki eta beladoreak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake, betiere arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarren bat badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1.–Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, barrak eta ostalaritzako jardueretarako bertze zenbait baimen, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 44,47 euro.

I.2.–Ostatuetako barrak, bestetan: 823,20 euro.

I.3.–Kioskoak, maiatzetik urrirako denboraldia: 308,70 euro.

I.4.–Kaleko salmenta eta saltoki finkoak (4 m lineal) herriko bestetan: 86,69 euro.

I.5.–Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek paratutako kutxazainak. Kutxazaineko metro lineal bakoitza, urtean: 153 euro.

I.6.–Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak. Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean: 64,83 euro.

I.7.–Eremu publikora jotzen duten fatxadetan saltzeko makinak. Saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 64,83 euro.

I.8.–Haurrendako josteta elementu mugigarriak paratzea. Elementu bakoitzeko, urtean: 64,83 euro.

I.9.–Prentsarako kaxak. Elementu bakoitzeko, urtean: 64,83 euro.

I.10.–Bertzelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:

–Egunean: 1,54 euro.

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik, 10 metro karratu edo horren zatikitik:

–Egunean: 2,32 euro.

I.3.–Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere, egun edo zatiki bakoitzeko: 1,25 euro.

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,78 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

–Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutieneko kuota, metro lineal bakoitzeko, urtean: 7,29 euro.

–Gainerako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

–Egunean: 1,19 euro.

–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.673,40 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

–Aldamioak: 57,32 euro.

–Hesiturak: 57,32 euro.

–Bertze aprobetxamendu batzuk: 57,32 euro.

ORDENANTZA, UDALAREN HAUR ESKOLAKO ARRETA
ETA LAGUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

12. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Ordaindu beharra.

2. artikulua. Haur Eskolako zerbitzuez baliatzen diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak daude prezio publikoa ordaintzera behartuak.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

3. artikulua. Hilabete osoetan eta aurretik ordaindu beharko da prezio publikoa, eta Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifak aplikatzea.

4. artikulua. Zerga-oinarriaren zehaztapena:

a) Zerbitzuaren onura hartzen duen haur bakoitzaren kuota kalkulatzeko, ikasturtea hasi aurreko urteko PFEZren (aitaren, amaren eta adingabeko senideena) zerga-oinarria osatzen duten diru-sarrerak hartuko dira kontuan.

PFEZ egitera beharturik ez bada, denboraldi horretan kontzeptu guztiengatik jasotako diru-sarrera garbiak hartuko dira, eta horien behar adinako justifikazioa aurkeztu beharko da.

b) Diru-sarrerak aurreko lerroaldean adierazi moduan aterata, kontuan hartu diren kide kopuruaren artean eginen da zatiketa.

5. artikulua. Tarifen kalkulua abuztuan eginen da, ikasturtea hasi baino lehen, eta haren iraupen osoan zehar aplikatuko dira (10,6 hilabete).

6. artikulua. Azken errenta aitorpena edo izandako diru-sarrera gordin eta garbien agiriak aurkezten ez dituztenei, Udalak askietsita, Haur Eskolako kuota gorena aplikatuko zaie.

7. artikulua. Ordaindu beharreko kuotak (2013/2014 ikasturterako):

a) Eskolara etortzen den haur bakoitzeko hilero ordaindu beharreko gehieneko kuotak Nafarroako Foru Komunitatean eskumena duen organoak onetsiko ditu:

–Eskola: 234,00 euro.

–Jantokia: 95,00 euro.

b) Nafarroako Foru Komunitatean eskumena duen organoak per capita errentako tarte bakoitzarentzat edota familia egoerarentzat ezartzen dituen hobariak aplikatuko dira.

c) Aurreko bi ataletako kuota horiek eguneratuko dira ikasturte bakoitzaren hasieran, Nafarroako Foru Komunitatean eskumena duen organoak ezartzen duenari jarraikiz.

ORDENANTZA, UDA-NEGUETAKO IGERILEKUAK, GUNE HIDROTERMALA ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK OSATZEN DITUZTEN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

13. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Ordaindu beharra.

2. artikulua. Igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak nork erabiltzen dituzten, horiexek ordaindu beharko dituzte ordainarazpen hauek.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Igerilekuetarako, gune hidrotermalerako edo instalazio osagarrietarako sarbidea ematen duen sarrera edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

Tarifak.

4. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen dira.

Kudeaketa arauak.

5. artikulua. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak eta hilabeteko abonamendua instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. artikulua. Instalazioak abonamendu bitartez erabili nahi dituztenek, abonamendu hori denbora mugarik gabekoa ala denboraldikoa izan, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute.

7. artikulua. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita instalazio bakoitza zein ordutan ireki eta itxi ere. Instalazioak itxirik egonen dira urtean 15 egunetan, ikuskapen teknikoetarako. Gainera, itxirik egonen dira urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24, 25 eta 31n.

2013ko urtarrilaren 1etik aitzina, ordutegi hauek izanen dute indarra:

Uda-neguetako igerilekuak.

Neguko denboraldia:

–Astelehenetik ortziralera, 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 22:00etara.

–Larunbatetan, 9:30etik 22:00etara.

–Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Batean nahiz bertzean igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

Udako denboraldia:

–Egunero, 10:00etatik 21:30era.

Igeri-ontziak instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

Gune hidrotermala.

–Astelehenetik larunbatera, 9:30etik 22:00etara.

–Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Batean nahiz bertzean igeri-ontzien esparrua instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago hetsiko dira.

Gimnasioa.

–Astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 22:00etara.

–Igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Aretoa instalazioak itxi baino 30 minutu lehenago itxiko da.

Erabiltzeko arauak.

8. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bestela kanpora bidaliko baitituzte.

9. artikulua. Instalazioetan sartzen diren guztiek men egin beharko diete ikusgai dauden funtzionamendu arauei. Beraz, instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude.

10. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

Udalak, ofizioz, baja ematen ahalko die instalazioen erabilpenean zortzi ordainagiri baino gehiago ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

Arau-hausteak eta zehapenak.

11. artikulua. Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

12. artikulua. Arau-hauste arinak.

–Hauek dira arau-hauste arinak:

1. Esparruko instalazioak zuzen ez erabiltzea.

2. Behar bezalako oinetakoak ez erabiltzea bai berdeguneetan bai igeriontzien esparruan.

3. Jatea edo edatea horretarako eremuetatik kanpora.

4. Paperontziak, hautsontziak eta instalazioa garbi edukitzeko gainerako elementuak ez erabiltzea.

5. Esparrura sartzea bizikleta, triziklo, patin eta abarrekin, eta berdeguneetara aulkiekin, aulkitxoekin eta niniendako kotxetxoekin, baimen espresurik izan ezean.

6. 7 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea, arrisku egoerei kasurik egin gabe, hala nola ondoan heldurik ez dutela palastakoak ez diren igerilekuetan bainatzea.

7. Gune hidrotermalean 14 urtetik beheitiko haurrak zaindu gabe edukitzea.

8. Igerilekuan edo eremu hezeetan dutxatu gabe sartzea.

9. Urean hegatsak, uretako betaurrekoak eta flotagailu handiak erabiltzea. Orobat, jaurtitzen diren zerekin edo bertzeei traba egiten dietenekin jostatzea.

10. Neguko igerilekuan eta gune hidrotermalean bainatzeko txanorik gabe bainatzea.

11. Helduak palastako igerilekuan premiarik gabe gelditzea.

12. Palastako igerilekuan bainujantzirik edo pixoihalik gabe sartzea.

13. Palastako igerilekuaren barnean jatea edo jatera ematea.

14. Aldageletan edo igerilekuen esparruan erretzea.

15. Gainean gauzak ezarriz mahaiak eta aulkiak berehala erabiltzeko asmorik gabe okupatzea.

16. Aire zabaleko jantokia erabili ondoan zikin uztea.

17. Instalazioko langileek (begiraleek, sorosleek, udal langileek eta oro har mantentze lanetakoek) erabilera dela-eta egiten dituzten oharrei kasurik ez egitea.

18. Instalazioko edozein arau ez betetzea, arau-hauste larria edo oso larria ez denean.

13. artikulua. Arau-hauste larriak.

–Arau-hauste larria da:

1. Kreditazio txartelaren titularra ez denak hura erabiltzea, hura galdu edo galtzeagatik salaketa dagoenean izan ezik. Txartelaren titularra izanen da arau-hauste honen erantzulea.

2. Egun berean bi arau-hauste arin egitea.

3. Instalazioan animaliak sartzea, zakur gidariak izan ezik.

4. Bainu hartzaileei traba egitea.

5. Basakerietan aritzea.

6. Horditurik edo edozein drogaren eraginpean bainatzea.

7. Bertze edozein arau ez betetzea, bertze erabiltzaileen edo arau-hauslearen beraren segurtasunari eragiten ahal badio, bereziki igerilekuak, bainu turkiarrak, hidromasajea, terma, presioko dutxak, jacuzzia eta aldagelak oker erabiltzeari dagozkion guztietan.

8. Instalazioko edozein higigarri edo higiezin hondatzea.

9. Instalazioaren barrenean ordena larriki nahastea dakarren edozer egitea edo ez egitea.

10. Langile arduradunak eta instalazioan lan egiten dutenak iraintzea edo mendratzea.

11. Instalazioetan begi bistan mozkor edo drogak jota sartzea.

12. Eguneko erabilpenaren ondotik takilla itxirik uztea.

14. artikulua. Arau-hauste oso larriak.

1. Hutsegite larrien errepika.

2. Instalazioaren barnean bizikidetzari, ordenari eta segurtasunari bereziki eragiten dioten arau-hauste larriak.

3. Instalazioetan sartzeko txartelak edo bertako giltzak faltsutzea.

4. Instalazioko materiala edo bertzeen ondasunak lapurtzea eta ebastea.

5. Instalazioaren erabiltzaileei edo bertako langileei erasotzea.

6. Instalazioen barnean drogak saldu edo kontsumitzea.

7. Inor edozein arma mota aldean daramala instalazioetan sartzea.

8. Instalaziora sartzea horretarako aurreikusitako sarbideak erabili gabe.

Zehapenak.

15. artikulua. Arau-hausteak honela zehatuko dira:

a) Arinak:

–Lehen hutsegite arina, idatziz kargu hartzea.

–Bigarren hutsegite arina urte berean, egun baterako bidaltzea.

–Hirugarren hutsegite arina urte berean, aste baterako bidaltzea.

–Laugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste larritzat hartuko da.

b) Larriak:

–Lehen hutsegite larria, hamabortz egunerako bidaltzea.

–Bigarren hutsegite larria urte berean, hogeita hamar egunerako bidaltzea.

–Hirugarren hutsegite arina urte berean arau-hauste oso larritzat hartuko da.

c) Oso larriak:

–Lehen hutsegite oso larria, hiru hilabeterako bidaltzea.

–Bigarren hutsegite oso larria urte berean, abonamendua galtzea.

TARIFEN ERANSKINA

Kirol instalazioak: uda-neguetako igerilekuak, gune hidrotermala eta instalazio osagarriak.

I. epigrafea.–Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak.

–Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

–A atala.

A.1.–Banakakoen inskripzio kuotak:

–5etik 15 urte bitartekoak: 50,00 euro.

–16 urtetik goitikoak: 75,00 euro.

–Erretiratuak eta pentsiodunak, betiere betetzen badute I. epigrafeko bederatzigarren aplikazio araua. 50,25 euro.

A.2.–Inskripzio kuota murriztuak (26 urtetik beheitiko familiako hirugarren kidetik aitzina).

–5etik 15 urte bitartekoak:

  • Hirugarren kidea: 37,50 euro.
  • Laugarren kidea: 25,00 euro.
  • Borzgarren kidea eta hurrengoak: 12,50 euro.

–16 urtetik goitikoak:

  • Hirugarren kidea: 56,25 euro.
  • Laugarren kidea: 37,50 euro.
  • Borzgarren kidea eta hurrengoak: 18,75 euro.

–B atala.

B.1.–Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (banakakoak).

–5etik 15 urte bitartekoak: 31,50 euro.

–16 urtetik goitikoak: 58,50 euro.

–Erretiratuak eta pentsiodunak, betiere betetzen badute I. epigrafeko bederatzigarren aplikazio araua. 37,98 euro.

B.2.–Hiruhilekoko kuotak igerilekua eta gune hidrotermala erabiltzeko (murriztuak) (26 urtetik beheitiko familiako 3. kidetik aitzina).

–5etik 15 urte bitartekoak:

  • Hirugarren kidea: 24,00 euro.
  • Laugarren kidea: 16,50 euro.
  • Borzgarren kidea eta hurrengoak: 9,00 euro.

–16 urtetik goitikoak:

  • Hirugarren kidea: 44,25 euro.
  • Laugarren kidea: 30,00 euro.
  • Borzgarren kidea eta hurrengoak: 15,75 euro.

II. epigrafea.–Denboraldiko abonamenduak:

–5etik 15 urte bitartekoak:

  • Udako denboraldia: 74,09 euro.
  • Neguko denboraldia: 203,74 euro.

–16 urtetik goitikoak:

  • Udako denboraldia: 117,31 euro.
  • Neguko denboraldia: 268,57 euro.

–Erretiratuak eta pentsiodunak, betiere betetzen badituzte I. epigrafeko bederatzigarren ataleko aplikazio arauak:

  • Udako denboraldia: 74,09 euro.
  • Neguko denboraldia: 203,74 euro.

III. epigrafea.–Hileko abonamendua, hilabete naturala (ekaina, uztaila eta abuztua kenduta).

–5etik 15 urte bitartekoak: 30,87 euro.

–16 urtetik goitikoak: 46,31 euro.

IV. epigrafea.–Eguneko sarrerak:

–5etik 15 urte bitartekoak: 6,20 euro.

–16 urtetik goitikoak: 9,30 euro.

V. epigrafea.–Sarreretarako bonuak.

–5etik 15 urte bitartekoak:

Zenbait saiotarako bonuen zenbatekoa hau da:

  • Bortz saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 25,73 euro.
  • Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 46,31 euro.

–16 urtetik goitikoak:

  • Bortz saiotarako bonua, hiru hilabetean agortu beharrekoa: 41,16 euro.
  • Hamar saiotarako bonua, sei hilabetean agortu beharrekoa: 77,18 euro.

VI. epigrafea.–Bertzelako zerbitzuak.

–Gimnasioa, hiruhilekoa: 28,50 euro.

Oharrak:

1. Gimnasioan alta eskatzeko, aldez aurreko baldintza da denbora mugagabeko abonamendua izatea kirol instalazioetan.

2. Kuota hiruhileko natural bakoitzeko lehen egunean sorraraziko da. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta den hilen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori, alta egiten den hila barne.

3. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

–Txartelak luzatzea edo berriz luzatzea galtzeagatik edo hondatzeagatik: 7,20 euro.

VII. epigrafea.–Antsoaingo bizilagunek kirol pistak erabiltzea.

VII.1.–Frontoia:

–Pilotalekua erabiltzea pilota partidetarako:

a) Argi guztiarekin: 13,00 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 9,00 euro orduko.

c) Argirik gabe: 7,00 euro orduko.

–Pilotalekua bertzelako kirol erabileretarako:

a) Argi guztiarekin: 41,50 euro orduko.

b) Argi oinarrizkoarekin: 36,50 euro orduko.

c) Argirik gabe: 26,00 euro orduko.

VII.2.–Kiroldegia:

–Kiroldegiaren erabilera:

a) Argiarekin: 36,50 euro orduko.

b) Argirik gabe: 26,00 euro orduko.

VIII.3.–Futbol zelaia:

a) 123,50 euro partida bakoitzeko, argirik gabe.

b) 165,50 euro partida bakoitzeko, argiarekin.

I. epigrafeko tarifak aplikatzeko arauak.

1. Erabiltzaile bakoitzak aipatu epigrafeko A eta B ataletatik dagozkion kuotak ordainduko ditu, ondoko arauei jarraikiz.

2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, instalazioetan alta egitean, lehen ordainagiria igorriz.

3. Ez dute inskripzio kuotarik ordainduko 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina kirol instalazioetan lehen aldiz abonatzen direnek, ezta data hori baino lehen baja eginik berriz ere alta egiten dutenek ere, inskripzioari dagokionez abonatu berritzat hartuko baitira.

4. Mugagabeko inskripzioa egiteak lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko igerilekuen edukiera betez gero.

5. Kirol instalazioak erabiltzeko kuotak hiruhilekoetan ordainduko dira. Alta hiruhileko naturala hasirik eskatzen bada, hiruhilekoa bukatzeko falta den hilen artean hainbanaturik ordainduko da kuota hori, alta egiten den hila barne.

Tarifan agertzen den adin tarte bakoitzeko kuotak hainbanaturik ordaintzen hasiko dira hiruhileko naturala bukatzeko falta diren egunen heinean, behar den adina betetzen den hilabetea barne dela.

6. Orobat, bajek, noiz egiten diren, ondoko hiruhileko naturalean izanen dute indarra, eta idatziz eskatu beharko dira.

7. Betiere nahitaezko betebeharra izanen da banku batean helbideratzea behar diren kuotak kobratzeko.

8. Kuota murriztuak izateko baldintzak:

–Kuota murriztuak 26 urtetik beheitikoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Bere familiako 2 kide igerilekuko ohiko abonatu mugagabe izatea, banakako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.

b) Familiako kide horiek izatea aita, ama, legezko tutoreak edo 26 urtetik beheitikoak izatea, eta bere guraso edo legezko tutoreetako batekin bederen bizitzea.

–26 urtetik goitiko anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.

–Udalak edozein unetan frogaten ahalko ditu murrizketarako eskubidea sortzen duten egoera familiarrak, eta urtero berrikusiko dira.

–Izena emanik edo hiruhileko ordainagiria luzaturik familiaren inguruabarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo hiruhilekoa arte kontuan hartuko.

9. Erretiratuek eta pentsiodunek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, lanbide arteko gutieneko soldata gainditzen ez duen diru-sarrera dutela beharko dute frogatu, famili unitatearen per capita errenta kontuan hartuz.

10. Etenik geldituko da bai hiruhilekoko kuotaren kobrantza bai kirol instalazioko sarrera, nahitaezko lekualdatze bat gertatzen delarik, gutienez ere hiruhileko bat irauten duena, lana edo irakaskuntza aratua dela-eta. Egoera horiek egiaztatzeko, behar den lan-kontratua, enpresarian agiria edo ikastetxeko matrikula ofiziala erakutsiko da.

ORDENANTZA FISKALA, HEZKUNTZA, KULTURA, KIROL EDO GIZARTE ARLOETAN UDALAK ETA BERE PATRONATUAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERETAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULETAKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

14. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Kontzeptua.

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloetan Udalak urtean antolatzen dituen programa, jarduera edo ikastaroetan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo gisako bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze arauetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

Tarifak.

6. artikulua. Arau honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasuan-kasuan ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen dute.

TARIFEN ERANSKINA

2014/2015 ikasturtea

I. epigrafea.–Haurrendako kirol jarduerak.

I.1.–Kirol eskolak:

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 82,32 euro, bizilagunek; 95,34 euro, kanpotarrek.

I.2.–Haurren igeriketa ikastaroak, ikasturte osoa:

–3tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 172,19 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 245,20 euro, abonamendurik ez dutenek.

I.3.–Haurren igeriketa ikastaroak, udako ikastaroa:

–3tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 71,04 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 102,10 euro, abonamendurik ez dutenek.

II. epigrafea.–Gazte eta helduendako kirol jarduerak.

II.1.–Lehiaketa federatuak eta federatu gabeak.

–15etik 17 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 109,71 euro, bizilagunek; 125,46 euro, kanpotarrek.

II.2.–Lehiaketa federatuak eta federatu gabeak.

–18 urtetik goitikoak. ikasturteko 130,26 euro, bizilagunek; 150,12 euro, kanpotarrek.

II.3.–Erretirodunen eta pentsiodunen soinketa:

–Ordubeteko hiru saio astean: 35,34 euro/denboraldia.

II.4.–Gazte eta helduendako igeriketa ikastaroak, ikastaro osoa:

–15 urtetik goiti: ikasturteko 232,14 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 354,59 euro, abonamendurik ez dutenek.

II.5.–Gazte eta helduendako igeriketa ikastaroak, udan:

–15 urtetik goiti: ikasturteko 93,95 euro, instalazioetako abonamendua dutenek eta 145,71 euro, abonamendurik ez dutenek.

III. epigrafea.–Haurrendako kultur jarduerak.

III.1.–Ludotekak: ikasturteko 185,22 euro, bizilagunek; 231,53 euro, kanpotarrek.

III.2.–Hiri udalekuak: 12,73 euro, egunean.

III.3.–Euskal dantzak:

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 82,32 euro, bizilagunek; 95,34 euro, kanpotarrek.

III.4.–Erritmo eta dantza lantegia:

–6tik 14 urte bitarte, biak barne: ikasturteko 82,32 euro, bizilagunek; 95,34 euro, kanpotarrek.

IV. epigrafea.–Beste jarduera batzuk.

IV.1.–Kirolerako hiri kanpalekuak (aste batekoak):

–Antsoaingo bizilagunak: 111,13 euro.

–Antsoaingo bizilagun ez direnak: 132,74 euro.

V. epigrafea.–Antzerkiko sarrerak.

V.1.–Haurrak-Adin guztiendako:

–Zinema, antzerkia eta bertze batzuk: 3,80 euro saio bakoitzeko.

V.2.–Helduak:

–Zinea, abesbatzak, bandak, musika klasikoa: 4,85 euro saio bakoitzeko.

–Antzerki, dantza, musika: 6,50 euro saio bakoitzeko.

–Ikuskizun bereziak: saio bakoitzeko 10,50 eurotik 20,60 euro bitarte. Ondorio horietarako, ikuskizun berezitzat hartuko dira kontratatzeko prezioa 4.000 eurokoa denean edo garestiagoa (BEZa barne).

VI. epigrafea.–Gazteriaren Etxeak antolaturiko ikastaroak.

1. 20 orduko ikastaroak: Antsoaingo bizilagunendako, 26,03 euro ikastaro bakoitza; Antsoaingo bizilagun ez direnendako, 39,10 euro ikastaro bakoitza.

2. 40 orduko ikastaroak: Antsoaingo bizilagunendako, 52,27 euro ikastaro bakoitza; Antsoaingo bizilagun ez direnendako, 78,20 euro ikastaro bakoitza.

VII. epigrafeko oharrak:

1. Erroldatu gabeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko.

2. Behin betiko inskripzioa gauzaturik ez da ordaindutako zenbatekoa itzuliko.

3. Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak ematen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

4. Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak biltzeagatik, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Horrelakoetan, tarifa igoko zaie kostuaren %50 estaltzeko, gutxienez.

5. Arrazoi bereziren batengatik herriko gazte batek ezin badu zehazten den inskripzio kuota ordaindu, Gizarte Zerbitzuek haren kasua baloratuko dute, eskaintzen diren ikastaro edo lantegian aritzen ahal den inor ez dadin diru kontuengatik geldi haietan sarrera izan gabe.

ORDENANTZA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

15. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza Udalak bere langileen bidez egiten duen ikuskapen jarduerak dakar, osasun arloko ordenantzek ezarritako arauak, jarduera sailkatuen ingurukoak eta gainerako ordenantza eta udal erabakietan agertzen direnak hertsiki betetzen direla frogatzeko, haiek urratu direla edo betetzen ez direla uste denean.

3. artikulua. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu, jarduera sailkatuen, osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, arau horietan ezarritako betekizunei eusten badie.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egin ahal izanen ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sorrarazpena.

6. artikulua. Tasaren sorrarazpena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, udal langileek egindako ikustaldiarengatik eta egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienez, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko ikustaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak.

7. artikulua. Ordaintzera beharturik daudenak:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

b) Salaketa dagoenetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten diren ikuskapenetan.

Tarifak.

8. artikulua. Tarifak, beren karga-oinarriekin batean, ordenantzaren eranskinean agertzen dira.

Tasaren kudeaketa.

9. artikulua. Ikuskatzaileek agerraldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zigorrarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.

Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bertzelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak.

10. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko orotan, ordenantzan xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

Tarifak:

I. epigrarea.–Egindako ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta udal ondarean egindako kalteengatik ere, egindakoak:

–Agerraldi bakoitza: 84,38 euro.

II. epigrafea.–Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta:

–Gutieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 84,38 euro.

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 41,98 euro.

ORDENANTZA FISKALA,
EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

17. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza.

2. artikulua. Zergapeko egintza ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematea da, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Ordaindu beharra.

3. artikulua. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera behartuta daudenak.

4. artikulua. Tasa ordaindu behar dute, zergadunak diren aldetik, ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonek.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Tarifak.

Ezkontza bakoitzeko prezioa: 98,80 euro.

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

18. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Ordaindu beharra.

2. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra erabilpen baimendua hasten denetik sortzen da, hura gauzatu baino bi egun lehenago zenbatekoaren gordailua eskatuko bada ere.

3. artikulua. Interesdunak erabiltzeari uko egin ahal izanen dio ekitaldirako ezarritako data baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez, eta halakoetan prezio publikoaren %50 itzuliko zaio.

Ordaintzera behartuta daudenak.

4. artikulua. 1. Udalak aipatu lokalak erabiltzeko baimena nori ematen dion, haiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

2. Gizarte eta hezkuntza arloko gainerako ekarte eta entitateek ez dute prezio publikoa ordaindu behar, irabazi asmorik ez badute eta egoitza edo ordezkaritza espres eta iraunkorra Antsoainen badute.

Erabilera.

5. artikulua. Baimena Udalbatzak udal lokalen erabilpenerako onetsitako arauen arabera emanen da.

6. artikulua. Jaieguntzat hartuko dira Udal honetako langileen lan egutegian halakotzat hartzen direnak.

Tarifak.

7. artikulua. Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, eta balio erantsiaren gaineko zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Udalaren lokalak erabiltzea.

3 ordu edo denbora gutxiagorako lagatzea, egunean: 64,00 euro.

Espazioa 3 ordutik 6 ordu arte lagatzea, egunean: 115,35 euro.

–6 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 166,70 euro.

II. epigrafea.–Murrizketak.

II.1.–Lokalaren erabilera gutxienez ere 5 egun jarraian: %20.

II.2.–Lokalaren erabilera gutxienez ere 7 egun jarraian: %30.

ARAU FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO KURTSOETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOAK EZARTZEN DITUENA

19. ORDENANTZA

Oinarria.

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehen tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatuari jarraituz ezarri da ordainarazpen hau, eta haren 28. artikuluaren baimenaren babesean.

Sorrarazpena.

2. artikulua. Ordaindu beharra kurtsoetan izena ematen den unean berean sortzen da eta hartan parte hartzen dutenek ordaindu beharko dute.

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak.

3. artikulua. Izena emateko kuota edo matrikula hura formalizatu baino lehen ordaindu beharko da, matrikulatzeko epearen barnean. Udalak bankuetan dituen konturen batean dirua sartuz eginen da ordainketa.

Udalak kurtsoa ezeztatzen duenean baizik ez da haizu izanen matrikularen prezioa itzultzea, edo bertzenaz eskaera egin duen ikasleak eskainitako espezialitateetan plazarik eskuratu ez duenean.

4. artikulua. Emandako ikasketa edo saioengatik, tarifetan kurtsoengatik agertzen diren kuotak hiru epe berdinetan igorriko dira: lehen epea irailean; bigarrena, abenduan, eta hirugarrena, martxoan. Horri dagokionez, ordainagirien ordainketa bankuko kontu batean helbideratu behar da; hura zein den matrikula egitean adieraziko dute matrikulatzen direnek.

5. artikulua. Eskolan kurtsoa hasitakoan onartzen diren ikasleek matrikula osoa ordainduko dute, eta irakaskuntzari dagozkion tarifak, berriz, ikasturteari falta zaizkion hilabeteen arabera, izena zer hilabetetan ematen den, hura barne dela.

Jadanik matrikulaturik egonik beren borondatez Eskola utzi nahi duten ikasleek idatziz eskatu beharko dute, ez baita ahozko eskaerarik onartuko. Eskola uzteak ondorio hauek ekarriko ditu:

a) Ez zaie inondik ere itzuliko matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa.

b) Uzteko eskaera irailaren 5a baino lehen gertatzen bada, ez da 4. artikuluan aipatu diren epeen kuota bakarrik ere ordainduko.

c) Uzteko eskaera irailaren 5etik eta abenduaren 15a baino lehen gertatzen bada, lehen epea baizik ez da ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

d) Uzteko eskaera abenduaren 15etik eta martxoaren 1a baino lehen gertatzen bada, lehen eta bigarren epeak baizik ez dira ordainduko 4. artikuluan aipatu direnetarik.

e) Uzteko eskaera martxoaren 1aren ondoan gertatzen bada, hiru epeak ordaindu beharko dira 4. artikuluan aipatu direnetarik.

6. artikulua. Antsoainen erroldaturiko ikasleak baizik ez dira onartuko arau honen tarifen eranskinean aipatzen diren 2 eta 3. mailetako kurtsoetarako.

1. mailarako (Musika Hastapena) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahalko dira, betiere plaza hutsik gelditzne bada. Horregatik, 1. mailarako, Antsoainen erroldatu gabeko ikasleen matrikulazio epea ikasle erroldatuena baino geroago izanen da.

1. mailan matrikulaturiko ikasle erroldatu gabeek, Musika Eskolan onartu badira, 1. maila hori baizik ez dute egiten ahalko Antsoaingo Udalaren Musika Eskolan; ez dute ikastetxe horretan 2. eta hurrengo mailako ikasketarik egiten ahalko.

Eskolako gainerako aukeretarako (banda, helduen abesbatza, gitarren taldea) Antsoainen erroldatu gabeko ikasleak onartzen ahal dira, betiere leku hutsak gelditzen badira.

Tarifak aplikatzea.

7. artikulua. Ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga beren baitan izanen dute, hala badagokie.

8. artikulua. Arau honen tarifen eranskineko G epigrafean dauden murriztapenei heldu nahi dietenek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte nahitaez:

Familia unitateko kideen PFEZare aitorpena, hura egitera behartuta daudenena, bederen, buruturiko azken zergaldiari dagokiona.

Familia unitateko kideetan PFEZare aitorpena egitera behartuta ez daudenek urtean jasotako diru-sarrera gordinen aitorpen arrazoitua, eta horrekin batera, Foru Ogasunaren ziurtagiria, aitorpen hori egitera behartuta ez daudela dioena.

9. artikulua. Familia unitatearen urteko diru-sarrera gordinak dira hau guztiaren batura: zerga-oinarriaren atal orokorra, aurrezkiaren oinarri likidagarri berezia eta aurkezten diren PFEZaren aitorpenetik salbuetsirik dauden errentak, gehi aitorpen horietan sartu gabeko diru-sarrera gordin arrazoituak.

10. artikulua. Familia unitatearen per capita errenta da diru-sarrera gordinen baturaren eta hura osatzen duten kideen kopuruaren arteko zatidura.

11. artikulua. Tarifak aplikatzeari dagokionez, familia unitatea da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluan definitzen dena. Hura 2008ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean.

Kurtsoak, irakasgaiak eta prestakuntza saioak.

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak:

1. mailan Musika Hastapena irakasgaia baizik ez da ikasten, hiru-lau urtetik sei-zazpi urte bitarteko ikasleei zuzendua. Irakasgai honek honako irakas-denbora hauek ditu:

KURTSOAK

IRAKASGAIA

SAIO KOPURUA

1. kurtsoa, 3-4 urte

Musika Hastapena

Astean 2, 30 minutukoak

2. kurtsoa, 4-5 urte

Musika Hastapena

Astean 2, 45 minutukoak

3. kurtsoa, 5-6 urte

Musika Hastapenak

Astean 2, 45 minutukoak

4. kurtsoa, 6-7 urte

Musika Hastapenak

Astean 2, 45 minutukoak

Taldeek gutxienez ere 6 lagun izanen dituzte eta gehienez ere 12.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak:

Maila, zazpi-zortzi urtetik hamabi-hamahiru urte bitarteko ikasleei zuzendua. Haren ezaugarria da musika tresnaren praktika eta, harekin batera, musikaren prestakuntza globalizatua, musika hizkuntzaren bitartez.

Kurtsoak/Irakasgaiak.

Prestakuntza kurtsoa, 7-8 urte

Musika Hizkuntza: astean 2 saio, 45 minutukoak

Musika-tresna: 25-60 minutuko eskola astean.

Prestakuntza osagarria 1. eta 2. kurtsoetarako (nahitaezkoa): Abesbatza

1. kurtsoa, 8-9 urte

2. kurtsoa, 9-10 urte

3. kurtsoa, 10-11 urte

Musika Hizkuntza: astean 2 saio, 55 minutukoak

Musika-tresna: astean 25-60 minutuko eskola, eta musika-tresnen taldea

Prestakuntza osagarria (borondatezko): Abesbatza

4. kurtsoa, 11-12 urte

5. kurtsoa, 12-13 urte

2. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Musika Hizkuntza: taldean gehienez ere 12 ikasle izanen dira eta gutxienez ere 6; kopurua tikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Adinaren kariaz Musika Hizkuntzako 1, 2, 3, 4 edo 5. kurtsoa ikasi behar duten ikasle berriek sarrera proba gainditu beharko dute.

Aitzinetik musika ezagupenik izan ezean, talde baterako ezarritako gutienekoa (6 ikasle) betetzen duen talde berria (sarbideko kurtsoa) eratzen bada baizik ez dute tokia lortuko.

b) Musika tresna, honako modalitate hauek:

–Prestakuntza kurtsoetan, 1.ean eta 2.ean ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, musika-tresnaren arabera.

–Musika Hizkuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetan, berriz, ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, gehi espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea derrigorrezko irakasgai gisa (60 minutu astean gutxienez 6 ikaslerentzat). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Prestakuntzako 3. kurtsoan, ikasleek hartuko dute astean 30 minutuko bakarkako eskola, eta espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea nahitazko irakasgai gisa (60 minutu astean). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

–Kontserbatorioko prestakuntzako 4. eta 5. kurtsoetan, ikasleek astean 40 minutuko bakarkako eskola hartuko dute, eta espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea borondatezko irakasgai gisa (60 minutu astean gutxienez 6 ikaslerentzat). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Ikasleek eskatuta eta musika tresnaren espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz eman daitezke.

Taldekako eskolak adin eta maila parekoen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko bakarkako eskola, astean 25 minutukoa:

–Ikasle bakarra badago, kurtsoan matrikulatua.

–Irakasleak halako ikasle batez, pedagogikoki arrazoiturik, haren prestakuntzari on egin nahian emandako orientabide baten kariaz, zuzendaritza taldeak ikus-onesten badu.

–1. kurtsoa edo goitiagokoak ikasi behar dituzten ikasle berriak izanik, mailako proba egin eta Musika Hizkuntzako talde baterako plaza erdietsi ondoan, irakasleek uste badute musika-tresnetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskaera dagoen, horren arabera baloratuko da musika tresna berriak sartzea, betiere gutxienez ere 4 lagun baldin badaude espezialitate berean interesaturik. Espezialitate hori ezarriko da baldin eta gutxienez ere 4 lagun interesaturik badaude eta behar den matrikula egiten badute.

c) Haurren abesbatza: taldekako espazio eta irakasgaia da, xedea duena ahots teknikaren ezagupen batzuk eskuratzea. Abesbatzaren bidez, taldekako interpretazioaren praktika eskuratzen du ikasleak.

–1. eta 2. kurtsoetan, irakasgaia derrigorrezkoa da.

–3., 4. eta 5. kurtsoetan, irakasgaia borondatezkoa da.

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak:

Maila, hamahiru urtetik hemezortzi urte bitarteko ikasleei zuzendua. 2. maila ikastetxean gainditu duten ikasleak edo matrikula egin aurretik froga bat gainditu dutenak.

Taldean musika-tresnak jotzea bultzatzen da maila honetan eta helburua da ikasleak autonomia musikala izatea.

Kurtsoak/Irakasgaiak.

1. kurtsoa, 13-14 urte

Konboa (musika modernoko taldeak), astean ordubete.

Musika-tresna, 25-60 minutuko eskola astean.

Espezialitateari dagokion musika-tresnen taldea (60 minutu astean).

2. kurtsoa, 14-15 urte

3. kurtsoa, 15-16 urte

4. kurtsoa, 16-17 urte

5. kurtsoa, 17-18 urte

6. kurtsoa, 18-19 urte

3. maila honetako nahitaezko irakasgaiak:

a) Konboa, taldean gehienez ere 8 ikasle izanen direla eta gutxienez ere 4; kopurua tikiagoa baldin bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

b) Musika-tresna:

–Ikasleek astean 45-60 minutuko eskolak hartuko dituzte, musika-tresnaren arabera, gehi espezialitate bakoitzari dagokion musika-tresnen taldea derrigorrezko irakasgai gisa (60 minutu astean 6 ikaslerentzat gutxienez). Musika-tresnen taldea ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, irakas-denbora ikasle kopuruaren araberakoa izanen da.

Ikasleek eskatuta eta musika tresnaren espezialitateko irakaslea elebiduna baldin bada, banakako eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz eman daitezke.

Taldekako eskolak adin eta maila parekoen arabera antolatuko dira.

Honelakoetan baizik ez da ematen ahalko bakarkako eskola, astean 25 minutukoa:

–Ikasle bakarra badago, kurtsoan matrikulatua.

–Irakasleak halako ikasle batez, pedagogikoki arrazoiturik, haren prestakuntzari on egin nahian emandako orientabide baten kariaz, zuzendaritza taldeak ikus-onesten badu.

–1. kurtsoa edo goitiagokoak ikasi behar dituzten ikasle berriak izanik, mailako proba egin eta konbo batean plaza erdietsi ondoan, irakasleek uste badute musika-tresnetan ez dela maila bereko ikaslerik taldekako eskolak antolatzeko.

Zer eskaera dagoen, horren arabera baloratuko da musika tresna berriak sartzea, betiere gutxienez ere 2 lagun baldin badaude musika modernoko espezialitatean interesaturik (baxu elektrikoa, kantu modernoa edo gitarra elektrikoa) eta gutxienez 4 lagun gainerako espezialitateetan. Espezialitate hori ezarriko da musika modernoaren espezialitatean 2 lagun (gutxienez) edo musika-tresnetako gainerakoetan 4 lagun (gutxienez) interesaturik egon eta dagokien matrikula egiten badute.

D epigrafea.–Musika tresnen taldekako praktika (banda):

Haize eta perkusioko musika tresnen taldea, xedea duena musika tresnen taldekako praktika lantzea eta hartan atsegin hartzea.

11 urtetik goitiko ikaslearendako; musika ezagutzak izan beharko ditu aitzinetik eta horiek frogatu beharko ditu eta/edo mailako proba tiki bat egin matrikulatu aitzin.

E epigrafea.–Helduendako abesbatza:

Helduendako abesbatza taldekako espazio eta irakasgaia da, xedea duena ahots teknikaren gutieneko ezagupen batzuk eskuratzea. Orobat, bertze xede bat da bertze abesbatza batzuetan kantatu duen ikasleari ahotsaren kokapena eta kanporatzeko manera berriz lantzea. Taldekako interpretazioaren praktikak aukera emanen dio ikasleari pertsona bakoitzak talde baten barnean duen garrantziaz.

F epigrafea.–Gitarra taldea:

Talde bakoitzean gutxienez ere 4 lagun izanen dira. Ikasle matrikulatuen kopurua ezarritako gutienekoa baino tikiagoa bada, irakas-denbora horren araberakoa izanen da.

2014/2015 IKASTURTERAKO TARIFEN ERANSKINA

A epigrafea.–1. mailako kurtsoak:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

1. mailako ikalkasgaien irakaskuntzagatik, 260,95 euro kurtso bakoitzeko erroldatuendako, eta 448,05 euro erroldatu gabeendako.

2., 3. eta 4. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 334,68 euro kurtso bakoitzeko erroldatuendako; eta 557,17 euro erroldatu gabeendako.

B epigrafea.–2. mailako kurtsoak:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

1. eta 2. prestakuntza kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 674,92 euro kurtso bakoitzeko.

Musikaren Irakaskuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 674,92 euro kurtso bakoitzeko.

Prestakuntzako 3., 4. eta 5. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 746,02 euro kurtso bakoitzeko.

C epigrafea.–3. mailako kurtsoak:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Prestakuntza kurtsoko eta 1, 2, 3, 4, 5, eta 6. kurtsoetako irakasgaien irakaskuntzagatik: 674,92 euro kurtso bakoitzeko.

D epigrafea.–Musika-tresnen taldekako praktika (banda):

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Musika tresnen praktikarako kurtsoan egiten diren saio guztiengatik: erroldatuek 136,14 euro; eta erroldatu gabeek 202,20 euro.

E epigrafea.–Helduendako abesbatza:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Kurtsoan egiten diren abesbatza saio guztiengatik: erroldatuek 163,14 euro; eta erroldatu gabeek 202,20 euro.

F epigrafea.–helduen gitarra taldea:

Kurtsoan izena eman edo matrikula egiteagatik (kudeaketa eta administrazio gastuak): 61,84 euro.

Kurtsoan egiten diren gitarra saio guztiengatik: erroldatuek 258,07 euro; eta erroldatu gabeek 385,36 euro.

F epigrafea.–Kuoten murriztapenak:

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutieneko soldataren %70etik %100era bitartean dutenek %5eko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutieneko soldataren %50etik %70era bitartean dutenek %7ko murriztapena izanen dute.

Familia unitatearen per capita errenta lanbide arteko gutieneko soldataren %50etik beheiti dutenek %10eko murriztapena izanen dute.

Murriztapen horiek hartzen diren irakaskuntza edo saioen kuotak baizik ez dira aplikatuko; ez zaie aplikatuko izen emate edo matrikulazio kuotei.

Antsoainen erroldaturik ez daudenei ere ez zaizkie aplikatuko, ezta aitzineko ikasturtean eskoletara %85 baino gutiagotan etorri direnei ere.

Aitzineko epigrafe guztiendako oharra: zehaztu diren kurtso edo espezialitateetarik bat baino gehiagotan matrikulatzen direnek kuota bakarra ordainduko dute “izen emate edo matrikulagatik”.

Iragarkiaren kodea: L1318045