2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
2014ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena
Andosillako Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena 2013ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 13an, eta ezarritako epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontua behin betiko onetsirik gelditu da.
Hona hemen diru-sarrera eta gastuen zehaztapena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARREREN AURREKONTUA:
I. kapitulua: 892.000,00 euro.
II. kapitulua: 40.000,00 euro.
III. kapitulua: 204.000,00 euro.
IV. kapitulua: 978.350,00 euro.
V. kapitulua: 67.650,00 euro.
VII. kapitulua: 200.000,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 2.382.000,00 euro.
GASTUEN AURREKONTUA:
I. kapitulua: 659.779,76 euro.
II. kapitulua: 850.700,00 euro.
III. kapitulua: 24.300,00 euro.
IV. kapitulua: 136.500,00 euro.
VI. kapitulua: 568.000,00 euro.
VII. kapitulua: 3.000,00 euro.
IX. kapitulua: 139.720,24 euro.
Gastuak, guztira: 2.382.000,00 euro.
Behin betiko onespen honen aurka egiteko bideak honako hauek dira:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Andosillan, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1400438