2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLA
2014ko egutegia udal bulegoetan
Alkatetzaren abenduaren 31ko 252/2013 Ebazpenaren bidez, ezarri da Andosillako udal bulegoak itxita egongo direla ondotik zehazten diren egunetan:
–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emandako 341/2013 Ebazpenaren bidez (147. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2013ko abuztuaren 1ekoa) Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun onetsiak.
–Irailaren 8a, Cercako Andre Maria, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren 519/2013 Ebazpenean (246. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24koa) adierazitako herriko jaieguna.
–Maiatzaren 2a, Langileen eguneko zubia.
–Irailaren 9tik 13ra, biak barne, herriko jaiak.
–Abenduaren 26a, Eguberrietako zubia.
Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean adierazitako epeak zenbatzean.
Era berean, jakinarazten da jendea hartzeko udal bulegoetako ordutegia honako hau dela: astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara.
Andosillan, 2014ko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L1400380