2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
2013ko aurrekontuan kreditu gehikuntzaren bidez aldaketa egiteko 24/2013 espedientea. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko aurrekontuan kreditu bereziaren bidez aldaketa egiteko 24/2013 espedientea, guztira 2.000 euro egiten duena.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2013ko abenduaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.
Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.
GASTUAK HANDITZEA:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euroak) |
1 4620 48201 | Lankidetza sozialeko proiektuak | 2.000,00 |
GUZTIRA | 2.000,00 |
Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail honen bidez finantzatuko dira:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euroak) |
1 1210 22603 | Aholkularitza juridikoa | 2.000,00 |
GUZTIRA | 2.000,00 |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1400578