16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifen aldaketa, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2013ko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantza fiskaletako eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetako tarifak, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartzeko (2013ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 25ean).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oibarren, 2013ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Pedro Lanas Arbeloa.

Tarifen aldaketa

Udal igerilekuak erabiltzeko prezio publikoak

Hau eransten da:

H) Taldeendako sarrerak, abonurik gabeko 15 lagunetik gora:

–16 urte bitarte: 2 euro, lagun bakoitzeko.

–16 urtetik goiti: 3 euro, lagun bakoitzeko.

Pilotalekua eta igerileku estalia erabiltzeko tasak:

Honako hau kendu da:

–Txanda bakoitzeko jokalarien erdia edo gehienak Oibarko bizilagunak badira, OIbarko bizilagunei dagokien tasa ordainduko da eta alderantziz.

Iragarkiaren kodea: L1400369