16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

2 eta 3. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2013ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2/13 eta 3/13 aldaketak Udalaren 2013ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aguilar Kodesen, 2014ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1400548