1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 15ean hartua, Ignacio Amatriain Cía jauna Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko kide izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko berraztertzeko errekurtsoari eta aurkaratze ekonomiko-administratiboei buruzko Erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 178/2001 Foru Dekretuaren 21.3 artikuluak xedatzen duenez, Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko kideak Nafarroako Gobernuak izendatuko ditu, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, ogasuneko teknikarien kidegoko funtzionarioen artean eta, ondorio guztietarako, Foru Komunitateko Administrazioko atalburuen kategoria edukiko dute.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Ignacio Amatriain Cía jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko ogasuneko teknikarien kidegoko funtzionarioa, Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko kide izendatzea.
2. Erabaki hau jakinaraztea interesdunari, eta Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboko Idazkaritzara, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1400735