16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Udalerrian ehiza barrutia eratzeko proiektua

Abarzuzako Udalak eta Ibirikuko eta Iruñelako Kontzejuak, Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoa aplikatzeko, tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua sustatu dute. Argitara ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatzeko, eta ohartarazten da espedientea Udalaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartzeari uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapea: Abartzuza, Ibiriku, Iruñela, Deierriko 22. fazeroa, 24. fazeroa eta 31. poligonoa (Erendazuko mugapea).

Abartzuzan, 2014ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, José María Ros Antona.

Iragarkiaren kodea: L1400574