16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Izangai onartuen behin betiko zerrenden onespena gizarte hezitzaile izateko oposizio-lehiaketa murriztuan

Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak 2014ko urtarrilaren 13an emandako Ebazpena, zeinaren bidez onetsi egin baita izangai onartu eta baztertuen zerrenda Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte hezitzaile lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta igoera txandan betetzeko deialdian.

2013ko urriaren 25eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte hezitzaile lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta igoera txandan betetzeko deialdiaren oinarriak, eta izena emateko epean Pablo Roa Ros jaunaren eskabidea jaso da, deialdian parte hartzeko baldintzak betetzen dituela frogatzen duelarik.

Hortaz, barne igoerako txandako deialdiari jarraikiz,

EBATZI DUT:

–Behin betikoz onestea izangai onartu eta baztertuen zerrenda Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte hezitzaile lanpostua oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez eta igoera txandan betetzeko deialdian.

–Epaimahaia 2014ko otsailaren 24an eratuko da, 16:00etan, Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko egoitzan (Kale Nagusia, 99, Gares).

–Lehiaketaldia toki eta egun beretan hasiko da, 17:00etan.

Izangai onartuak:

Pablo Roa Ros.

Izangai baztertuak: inor ez.

–Proposamen hori Mankomunitatearen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Garesen, 2014ko urtarrilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Ion Mendía Arana.

Iragarkiaren kodea: L1400425