1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezinak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.
Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buruak iragarri du eskaintzak aurkezteko epea hasi dela zehazten diren ondasun higiezinak zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko.
Baldintza hauek arautuko dute higiezinen besterentzea:
1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2014ko otsailaren 20ko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, Nafarroako Gorteen kaletik sartuta, 6. solairua). Eskaintzak 2014ko otsailaren 21ean irekiko dira, 09:00etan, leku berean, 2. solairuan.
2. 139.363,81 eurotik beherako eskaintzak baztertu eginen dira.
3. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta barnean datu hauek izanen dira:
–Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazioa, behar denean jarduteko ahalordea frogatuz, IFZ/IFK, helbidea eta eskainitako zenbatekoa.
–30.000,00 euroko bermearen gordailua Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidez.
4. Baldin eta higiezin baterako gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza bat baino gehiago berdinduta gelditzen badira diru-kopururik hoberenean, aurrena erregistratu denari emanen zaio lehentasuna esleipenean, deusetan galarazi gabe ekitaldian eskaintzak hobetu ahal izatea.
5. Gutun-azalak ireki ondotik, bertan dauden eskaintzaileek beren eskaintzak hobetzen ahal dituzte, 3.000,00 euroko tarteak eskainiz.
6. Enkantearen mahaiak esleitu gabe uzten ahalko ditu ondasunak, aurkeztutako eskaintzak txikiegiak direla uste badu.
7. Zuzeneko esleipenaren bidez besterentzeko tramitazioa 2014ko martxoaren 20an bukatuko da, baldin eta higiezinen esleipena aurretik ebatzi ez bada.
8. Interesdunei ohartarazten zaie besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein unetan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutza interesak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.
9. Esleipen-hartzaileak beharturik daude esleipen-ekitaldian bertan edo ondoko bost eguneko epean esleipenaren prezioa pagatzera. Besterentzen diren ondasunek iragarki honen bukaeran ageri diren zama eta kargak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi errematearen prezioa horretarako ematea.
10. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezkoak ez diren kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Eroslearen kargura izanen dira eskualdaketa kargatzen duten zergak, toki tributuak barne, eta ez da ulertuko, inola ere, haien zenbatekoak sartuta daudela esleipen prezioan. Ondasuna ez da entregatuko harik eta ondare-eskualdaketen zergaren edo BEZaren ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.
11. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.
12. Enkantean jarritako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.
13. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.
14. Enkantean salduko diren ondasunek iragarki honen hurrengo atalean ageri diren zamak eta kargak dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, ziurtagiriko zenbatekoak aldaketak izan ahal ditu.
15. Hona hemen zuzeneko esleipenaren bidez besterendu nahi diren ondasunen ezaugarriak eta ondasunen gaineko lehentasunezko zamen ezaugarriak.
Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak 2013ko maiatzaren 9an emandako enkanterako erabakia eta ebazpena.
LOTE BAKARRA
Antsoaingo 4.449. finkaren %25,81, 3.768. liburukia, 59. liburua, 18. orria. Inskripzioa: 6. Finka mota: hiri finka: orubea. 5. lurzatia, birzatiketa proiektuaren emaitza. Kokalekua: ST exekuzio unitateko alderdia.
Katastroko erreferentzia: Poligonoa: 22. Lurzatia: 893. Azpieremua: 1 eta 2.
Titulartasuna: “Gestiones Bear, S.A.”. Honen titularra da: %25,81. Eskubide mota: jabari osoa. Titulua: salerosketa.
–Tasazioaren balioa: 559.876,58 euro.
–Lehentasunezko kargak: Antsoaingo Udala: 2.421,36 euro.
Betearazi beharreko hipoteka: higiezinen gaineko alde bateko hipoteka, Iruñeko notario Joaquín de Pitarque Rodríguez jaunaren aurrean emandako eskrituraren bidez eratua (protokolo zenbakia: 2.225), Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatua 2009ko irailaren 25ean, 7. inskripzio gisa; Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak onartu zuen, eta aipatu inskripzioaren 2009ko urriaren 25eko albo ohar batean jasota dago.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 3an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.
Iragarkiaren kodea: F1400782