1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
680/2013 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 411/2013 Ebazpenaren bidez baimendutako gastua handitzea baimentzen duena eta diru-laguntzetan eman beharreko zenbatekoa osatzen duena. Aipatu ebazpenaren bidez, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa 2012-2013 ikasturtean finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia onetsi zen, eta aipatu foru dekretuaren bidez martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 411/2013 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdia onetsi eta 1.518.403,49 euroko gehieneko gastua baimendu zen.
Azaroaren 27ko 635/2013 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdia ebatzi zen, eta diru kopuru batzuk ordaindu zitzaizkien toki entitate onuradunei, deialdi horren hirugarren oinarrian aipatzen den hainbanaketa egitearen ondorioz. Hainbanaketa horretatik kanpo gelditu zen hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei arreta ematen dieten langileak finantzatzeko zenbatekoa, osorik ordaindu baitzen.
Aipatu hirugarren oinarriak, urriaren 10eko 531/2013 Ebazpenak azken lerroaldea aldatu baitzion, diru-laguntzaren gainerako zenbatekoa ordaintzeko aukera jasotzen du, baldin eta kreditu erabilgarria badela deklarazen bada, Hezkuntzako kontseilariaren abuztuaren 27ko 79/2012 Foru Aginduan aurreikusitako irizpideak aplikatuz legokiokeen diru-laguntzaren %90 arte. Foru agindu horretan Hezkuntza Departamentuaren eta toki entitateen arteko lankidetza hitzarmenak egiteko oinarriak ezarri ziren Udalaren titulartasuna duten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeen kudeaketa finantzatzeko.
Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 18an hartutako Erabakiaren bitartez, “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 429000-42010-4609-322100 kontu-saileko kreditua handitzea baimendu zen; 1.340.541,48 euro, guztira.
Ikusita 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Ataleko buruaren txostena, aipatu gastua baimentzeari buruzkoa eta toki entitate bakoitzari ordaintzea dagozkion diru kopuruei buruzkoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 21.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.–Aipatu diru-laguntzen deialdirako baimendutako gastua 1.340.541,48 euro handitzea kreditu erabilgarriaren kargura, deialdiaren 3.d) oinarrian ezarritakoarekin bat.
2.–Guztira, aipatu zenbatekoko gastua esleitzea eta ordaintzea 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko” izeneko 429000-42010-4609-322100 kontu-sailaren kargura (40002984 kontabilitate espedientea), toki entitate bakoitzari ebazpenaren eranskinaren arabera dagokion zenbatekoa emanez.
3.–Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4.–Ebazpen hau eta eranskina honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: toki entitate interesdunei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari.
5.–Ebazpen honen eta eranskinaren aurka toki entitateek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2013ko abenduaren 24an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
ERANSKINA Toki entitateentzako diru-laguntzak, 2012-2013 ikasturtekoak, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian aipatu udal titulartasuneko ikastetxeak finantzatzeko Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 411/2013 Ebazpena. |
IFZ | TOKI ENTITATEAK | DIRU-LAGUNTZAREN GUZTIRAKOA, KUDEAKETARAKO ETA JANTOKIRAKO | ORDAINDUTAKOAREN ZENBATEKOA, KUDEAKETARAKO ETA JANTOKIRAKO | ORDAINDUTAKOAREN ZENBATEKOA, H.B.B.EN ARRETARAKO | KUDEAKETARAKO ETA JANTOKIRAKO ORDAINDU BEHARREKOAREN ZENBATEKOA |
P3100600J | Ablitas | 47.631,19 | 24.061,48 | | 23.569,71 |
P3101000B | Altsasu | 32.990,49 | 16.678,98 | | 16.311,51 |
P3101900C | Agoitz | 72.066,69 | 36.365,65 | 21.738,06 | 35.701,04 |
P3102300E | Aranguren | 115.626,79 | 58.376,43 | 31.716,05 | 57.250,36 |
P3103800C | Artaxoa | 40.185,79 | 20.233,52 | | 19.952,27 |
P3138600F | Barañain | 60.273,03 | 30.486,99 | 23.883,28 | 29.786,04 |
P3125000D | Bera | 54.634,26 | 27.616,02 | | 27.018,24 |
P3190200J | Berriobeiti | 78.652,10 | 39.646,76 | 42.809,65 | 39.005,34 |
P3190300H | Berriozar | 55.645,96 | 28.162,87 | | 27.483,09 |
P3106600D | Zarrakaztelu | 48.747,37 | 24.608,33 | | 24.139,04 |
P3107100D | Cintruénigo | 110.470,67 | 55.778,89 | 23.883,28 | 54.691,78 |
P3108500D | Eguesibar | 87.962,38 | 44.431,71 | 22.998,20 | 43.530,67 |
P3110500J | Fontellas | 41.308,88 | 20.917,08 | | 20.391,80 |
P3110700F | Fustiñana | 29.352,99 | 14.765,00 | 18.434,70 | 14.587,99 |
P3111300D | Garinoain | 29.218,18 | 14.765,00 | 23.883,28 | 14.453,18 |
P3129900A | Erronkariko Ibaxaren Batzordea | 36.102,45 | 18.182,82 | | 17.919,63 |
P3114100E | Larraga | 32.130,46 | 16.268,84 | | 15.861,62 |
P3114800J | Leitza | 48.691,55 | 24.608,33 | | 24.083,22 |
P3155300A | Lekunberri | 68.051,30 | 34.314,95 | | 33.736,35 |
P3115600C | Lodosa | 51.585,17 | 26.112,17 | 3.831,96 | 25.473,00 |
P3115800I | Irunberri | 42.903,04 | 21.600,65 | | 21.302,39 |
P3127510J | Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea | 47.486,66 | 23.924,77 | | 23.561,89 |
P3190800G | Orkoien | 100.093,52 | 50.583,79 | 23.883,28 | 49.509,73 |
P3120100G | Iruña | 917.923,39 | 463.456,92 | 93.938,76 | 454.466,47 |
P3121500G | San Adrián | 3.735,76 | 1.913,98 | | 1.821,78 |
P3121600E | Zangoza | 42.233,84 | 21.327,22 | | 20.906,62 |
P3122300A | Sartaguda | 47.194,46 | 23.788,05 | 16.563,15 | 23.406,41 |
P3122400I | Sesma | 25.205,18 | 12.714,30 | | 12.490,88 |
P3122700B | Tafalla | 77.981,43 | 39.373,33 | | 38.608,10 |
P3123200B | Tutera | 85.385,10 | 43.064,58 | 23.883,28 | 42.320,52 |
P3112200E | Uharte Arakil | 21.918,59 | 11.073,75 | | 10.844,84 |
P3123600C | Ultzama | 65.868,10 | 33.221,25 | | 32.646,85 |
P3124900F | Valtierra | 36.591,75 | 18.456,25 | | 18.135,50 |
P3125800G | Atarrabia | 51.685,79 | 26.112,17 | 23.883,28 | 25.573,62 |
GUZTIRA | 2.707.534,31 | 1.366.992,83 | 395.330,21 | 1.340.541,48 |
F1318067 |
Iragarkiaren kodea: F1318067