1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
665/2013 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, urteko bigarren seihilekoari dagokion bigarren ordainketa baimentzen duena, udal musika eskolei diru-laguntzak emateko deialdian aurreikusi bezala. Deialdi hori apirilaren 5eko 157/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2013rako, eta ekainaren 20ko 333/2013 Ebazpenaren bidez ebatzi.
2013ko azaroaren 30ean amaitu zitzaien epea diru-laguntzaren onuradunei Musika Eskoletako diru-sarrera eta gastuen aurrekontu partziala, 2013ko azaroaren 15ean exekutatua edo gauzatua eta Musika Eskolaren entitate titularraren organo eskudunak onetsia, aurkezteko. Eskaera ez bada epearen barruan aurkeztu, emandako diru-laguntzaren %1eko penalizazioa ezarriko zaio onuradunari atzerapenaren egun bakoitzeko, apirilaren 5eko 157/2013 Ebazpenaren I. eranskineko 10.3 oinarrian jasotzen den bezala.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiko Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Ataleko buruak txosten bat aurkeztu du, musika eskolen 2013ko funtzionamenduaren gastu orokorrak zati batean pagatzeko ordaindu beharrekoak diren diru-laguntzei buruz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Diru-laguntzaren bigarren ordainketa agintzea, entitate titular bakoitzari dagokion zenbatekoaren arabera, ebazpen honen eranskinarekin bat. Zenbatekoa, guztira, 859.828,80 eurokoa da, 2013ra luzatutako 2012ko aurrekontuko "Musika Eskolendako diru-laguntza" izeneko 421004-42440-4609-322502 kontu-sailaren kargura (0040002352 kontabilitate espedientea), apirilaren 5eko 157/2013 Ebazpenaren bidez 2013rako onetsitako eta ekainaren 20ko 333/2013 Ebazpenaren bidez ebatzitako deialdian ezarritako arauei jarraikiz.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Ebazpen hau eta eranskina Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Hizkuntzen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Administrazioko ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2013ko abenduaren 18an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
UDALEN MUSIKA ESKOLETARAKO DIRU-LAGUNTZAK, 2013. URTERAKO
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren apirilaren 5eko 157/2013 Ebazpena eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 333/2013 Ebazpena.
IFZ | ENTITATE TITULARRA | 2. ORDAINKETA EUROTAN |
P3100600J | Ablitasko Udala | 8.717,55 |
G31213598 | Altsasuko Udalaren Musika Patronatua | 14.425,54 |
P3132500D | Antsoaingo Udala | 12.198,95 |
P3101900C | Agoizko Musika Eskolako Patronatua | 7.982,19 |
G31282619 | Artaxoako Udalaren Musika Patronatua | 7.062,33 |
P3104200E | Azagrako Udala | 8.781,70 |
P3138600F | Barañaingo Udala | 74.796,71 |
G31255037 | Berako Udalaren "Isidoro Fagoaga" Musika Patronatua | 15.295,48 |
P3190300H | Berriozarko Udala | 23.560,38 |
P3105702I | Buñuelgo Udalaren Musika Patronatua | 2.900,00 |
G31115744 | Burlatako eta Atarrabiako Udalen Musika Patronatua | 57.276,62 |
G31279342 | Zarrakazteluko Udalaren Musika Patronatua | 2.858,46 |
V31794910 | Castejongo Musika Eskola erakunde autonomoa | 9.327,60 |
P3107100D | Cintruenigoko Udala | 15.298,12 |
P3107600C | Corellako Udala | 9.155,66 |
G31500358 | Doneztebeko Udalaren Musika Patronatua | 4.680,99 |
P3108500D | Eguesibarko Udala | 24.076,19 |
P3105000H | Baztango Udala | 14.202,02 |
P3109600A | Lizarrako Udala | 19.132,99 |
G31255128 | Etxarri Aranazko Udalaren Musika Patronatua | 9.495,24 |
P3174900E | Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea | 4.965,02 |
P3110500J | Fontellasko Udala | 5.682,53 |
P3111300D | Garinoaingo Udala | 6.477,73 |
G31226624 | Garraldako "Orreaga" Musika Eskolako Patronatua | 17.460,23 |
G31208101 | Uharteko Udalaren Musika Patronatua | 13.875,67 |
P3190400F | Irurtzungo Udala | 7.496,46 |
P3113700C | Lakuntzako Udala | 5.501,99 |
P3155300A | Lekunberriko Udala | 0,00 |
P3115100D | Leringo Udala | 2.742,40 |
P3115200B | Lesakako Udala | 6.155,35 |
P3115600C | Lodosako Udala | 8.489,40 |
G31255177 | Irunberriko Udalaren Musika Patronatua | 8.261,59 |
G31578693 | Martzillako Udalaren Musika Patronatua | 26.157,94 |
P3116900F | Milagroko Udala | 18.836,07 |
P3117600A | Murchanteko Udala | 11.171,62 |
P3102300E | Mutiloako Udala | 26.035,94 |
P3108801F | Noaingo Udalaren Musika Patronatua | 31.964,15 |
P3118901B | Olaztiko Udalaren Musika Patronatua | 1.650,60 |
P3119100J | Erriberriko Udala | 19.120,76 |
G31699143 | Oltza Zendeako Udalaren Eskolako Patronatua | 11.567,75 |
P3120100G | Iruñeko Udala | 97.457,38 |
G31279086 | Azkoiengo Udalaren Musika Patronatua | 18.492,19 |
P3120601D | Garesko Musika Sustatzeko Udalaren Patronatua | 12.371,23 |
G31667918 | Ribaforadako Udalaren Musika Patronatua | 19.751,30 |
G31368020 | Erronkariko Udalaren Musika Patronatua | 3.756,32 |
P3121501E | San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoa | 12.998,79 |
G31272172 | Zangozako Udalaren Musika Patronatua | 29.399,96 |
V31146384 | Tafallako Udalaren Musika Eskolako Patronatua | 27.417,06 |
P3123200B | Tuterako Udala | 29.130,48 |
G31462682 | Alesbesko Udalaren Musika Patronatua | 5.837,26 |
G31471873 | Zizur Nagusiko Udalaren Musika Patronatua | 28.378,91 |
GUZTIRA | 859.828,80 |
Iragarkiaren kodea: F1317934