4. PROZEDURA JUDIZIALAK
ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA
Ediktua. 904/2013 prozedura
Luis Tomás Ortega Pinto jaunak, Zaragozako Lan arloko 6. Epaitegiko idazkariak, aditzera ematen dut:
Gustavo Aller Egeak eskaturik, langilearen borondatezko kontratu-amaieragatiko erreklamazioa dela-eta, TB Solutions Technologies Software, S.L.U., TB Solutions Advanced Technologies, S.L., TB Solutions Security, S.A. Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L. eta Incita Services and Solutions, S.L.U. enpresen aurka bideratu den 904/2013 prozesuan (Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har), gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da TB Solutions Technologies Software, S.L.U.ri eta Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L.ri zitazioa egitea, non diren jakiterik ez baitago, 2014ko otsailaren 3ko 10:30ean ager daitezen Lan arloko 6. Epaitegiko 34. judizio-aretoan (Ranillas etorbidea 89-97, Vidal de Canellas eraikina, beheko solairua), adiskidetze-ekitaldia egiteko eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.
Eta TB Solutions Technologies Software, S.L.U.ri eta Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki oholean paratzeko.
Zaragozan, 2013ko azaroaren 19an.–Idazkari judiziala, Luis Tomás Ortega Pinto.
Iragarkiaren kodea: J1400888