16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 976/2013 prozedura

Fátima Elorza Arizmendi andreak, Bilboko Lan arloko 10. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Itziar Cajigas Panerak eta Confederación Sindicalek eskaturik, lan-arazo kolektiboak direla eta, Arga Motor, S.L., Automotor Bikar, S.A., Automoviles Múgica, S.L., Carbizkaia, S.A., Carbizkaia Services, S.L., Easo Motor, S.L., Egiburu Logistic, S.L., Mugica e Izaguirre, S.L., Oarso Car, S.L. eta Vertiz Motor S.L. enpresen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari diren gatazka kolektiboko 976/2013 autoetan honako hau eman da:

Jarduketa hauetan ezin izan da jakin Arga Motor, S.L.ren helbidea edo egonlekua, horretarako eginbide batzuk egin diren arren.

Zitazioa egin bekio aipatu alderdiari epaitegi honen idazkaritzan (Justizia Jauregiko 7. solairuan) 2014ko otsailaren 10eko 09:50ean ager dadin adiskidetze ekitaldian parte hartzera.

Ekitaldi horretan alderdiak bat etortzen ez badira, Barroeta Aldamar kaleko 10eko 1. solairuan dagoen 12. judizio-aretora joan beharko dute jarraian, dagokion judizioa egitera, 10:20an. Ediktu bidez egin bekio zitazioa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena, zedularen behar den laburpena sartuta. Ohartarazten da bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak edo epaienak, edo prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 59 artikulua).

Eta Arga Motor, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Bilbon (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 9an.–Idazkari judiziala, Fátima Elorza Arizmendi.

Iragarkiaren kodea: J1400791