16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 605/2013 prozedura

Helena Barandiarán García andreak, Bilboko Lan arloko 6. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

2013ko abenduaren 19an, epaia eman da Entel Ingenieríaren, Entel Navarra Logísticaren eta Grupo Entel Sistemas de Telecomunicaciónen intereseko DES: 605/2013 autoetan, eta haien eskura dago idazkaritza honetan (Barroeta Aldamar kalea, 10, 6. solairua, 48001, Bilbo).

Ediktu hau argitaratu eta ondoko bost eguneko epean agertu beharko dute, ohartarazita hala egin ezean ebazpen horrek indarra hartuko duela.

Eta Entel Ingenieríari, Entel Navarra Logísticari eta Grupo Entel Sistemas de Telecomunicacióni jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak edo epatzeenak.

Bilbon, 2013ko abenduaren 20an.–Idazkari judiziala, Helena Barandiarán García.

Iragarkiaren kodea: J1400130