16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 244/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000244/2013 betearazpen-prozeduran dekretua eman da gaurko egunean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Conveniencia y Hostelería S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko abenduaren 27an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1318181