16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1600/2013 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, “Nafarroako G10X” izeneko udalez gaindiko proiektu sektorialaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko xedatzen da. Sustatzailea “Gamesa Energía, S.A.U.” (GESA) da.

Nafarroako Gobernuak 2010eko azaroaren 8an hartutako erabakiaren bidez, “Nafarroako G10X” izeneko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zen. Gamesa Energía, S.A.U.k (GESA) sustatu zuen. Aipatutako erabakiko (2010eko 141. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 19an) xedapen zatiko 4. puntuan, baldintza hau jarri zen: UPrSak indarra hartzeko, “testu bategina aurkeztu behar da, erabaki honetako determinazioak eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak irailaren 28an emandako 01498/2010 Ebazpenean daudenak bilduko dituena. Ebazpen horren bidez Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen UPrSari buruz”.

Sustatzaileak eskatu zaion testu bategina aurkeztu duenez, eta kontuan hartuz Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak eman dituzten aldeko txostenak, bidezko da “Nafarroako G10X” izeneko udalez gaindiko proiektu sektorialaren (“Gamesa Energía, S.A.U.”k –GESA– sustatua) araudia argitaratzea.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren (gaur egun Sustapen Departamentua da, ekainaren 22ko 11/2012 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretuan eta ekainaren 27ko 30/2012 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera) egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. “Nafarroako G10X” izeneko udalez gaindiko proiektu sektorialaren (Gamesa Energía, S.A.U.k –GESA– sustatua) araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Araudi horren testua ebazpen honen eranskinean ageri da oso-osorik.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela, Sustapeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Cortesko eta Tuterako udalei eta sustatzaileari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko abenduaren 19an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendaria, José Antonio Marcén Zunzarren.

ERANSKINA

Araudia

Okupazioekin lotutako ukipenak.

Parke eolikoak eta bere instalazioek eta azpiegiturek lurraldean okupatzen dituzten azalerak honela definitzen dira:

–Aerosorgailuen hegalkina: hauxe da aerosorgailuen ukipen eremua: oinplanoan zirkulu batek duen proiekzioa, aerosorgailuaren errotorearen diametroaren adinakoa, hots, 128 metrokoa. Hortaz, aerosorgailu bakoitzaren ukipen eremuak okupatuko duen azalera 12.868 metro koadrokoa izanen da.

–Zimenduak: 22 metroko diametroko zapata zirkular baten bidez zimendatuko dira aerosorgailuak. Zimendu bakoitzean 380 m²-ko eremua okupatuko da.

–Maniobra eremuak: maniobra eremuak aerosorgailuaren zimenduaren ondoan daude, eta 40x40 m-ko azalera dute. Maniobra eremu bakoitzean 1600 m²-ko eremua okupatuko da.

–Bideak: parke eolikoko bideen zabalera 5 metrokoa da. Parkeko bideek okupatutako azalera kalkulatzeko, trazaduraren luzera osoa bider horien zabalera eginen da.

–Zangak: parke eolikoko zangen gehieneko zabalera 1,2 metrokoa da. Parkeko zangek okupatutako azalera kalkulatzeko, trazaduraren luzera osoa bider horien zabalera eginen da.

El Valle I+D parke eolikoko guztirako azaleren laburpen bat azaltzen da jarraian:

EL VALLE I+D PARKE EOLIKOA

ZIMENDUAK

MANIOBRA EREMUAK

BIDEAK

ZANGAK

OINPLANOKO AZALERA OKUPATUA, GUZTIRA

AEROSORGAILUEN HEGALKINAK

Azalera (m²)

4.370,30

18.257,51

92.271,15

13.220,37

128.119,33

141.548,00

Azalera horiez gain, parkean aldi baterako okupazio-azalera batzuk izanen dira: makinak gordetzeko eremua eta obretako etxolak ezartzeko eremua. Eraikuntza proiektuan definituko dira azalera horien tamaina eta kokapena.

Aldi baterako okupatzen diren azalera guztiak jatorrizko egoerara lehengoratuko dira, behin obrak bukaturik.

Instalazioen babes araubidea.

Proiektuan parke eolikoen ezarpen eremu gisa mugatutako lurrak babestu beharreko lurzoru urbanizaezintzat joko dira, eta jarduera berezietarako lurzoruaren azpikategoria izanen dute. Halakoetarako ezartzen den araubidea aplikatuko zaie.

Parkea ezartzeko eremu guztian erabilera eta jarduera onartuak izanen dira parke eolikoaren kontserbaziorako, mantentze lanetarako eta zerbitzurako behar direnak, baita Ingurumena Zaintzeko Plana betetzeko behar direnak ere.

Aerosorgailuen ukipen eremuan erabilera eta jarduera debekatuak izanen dira energia elektriko eolikoa sortzeko prozesuaren garapen normalarekin eta parkeko instalazioen ezaugarri berekiekin bateragarriak ez direnak eta halako instalazioei dagozkien segurtasun-neurriak aldatzen dituztenak edo neurri horiek kontuan hartzen ez dituztenak. Ezin izanen da jarduketarik egin baldin eta ezarritako aerosorgailuen produkzio gaitasuna mugatzen ahal badute.

Zehazki, aerosorgailuen ukipen eremuan debekaturik daude:

–Larreak, uztondoak edo bestelako landaredia erretzea.

–Hegaztientzako hondakindegiak eta bazkaleku osagarriak ezartzea, aerosorgailu batetik 5 kilometro baino hurbilago.

–Airearen zirkulazioan eragina duten oztopoak ezartzea.

–Airean ibiltzea delta hegoekin, parapenteekin, etab., 200 metro baino beherago.

–Lurpeko kanalizazioak ukitzen ahal dituzten landaketak egitea.

Aerosorgailuen ukipen eremutik kanpoko esparruak, parkean, indarreko hirigintza planeamenduak esleitzen dion lurzoru-araubideari eutsiko dio, baina, nolanahi ere, natur baliabideak ustiatzearekin bateragarria den erabilera izan beharko du.

Bestelako oharrak.

Parke eolikoa garatzeko egiten den edozein eraikuntza-proiektutan, baita parke eolikoaren edozein osagairi dagozkion obren exekuzioan ere, kontuan hartuko dira lehendik dauden eta egitekoak diren azpiegitura guztiak, azpiegitura horiekin burutu beharreko jarduketak koordinatzeko, baita balizko beste zortasun batzuk ere; adibidez, ondare historiko eta arkeologikoari dagozkionak, aeronautikoak, halakorik balitz, eta bestelakoak. Horretarako, obrak hasi baino lehen, arloaren arabera eskumena duten organoei behar diren baimen guztiak eskatu beharko zaizkie.

UPSa aldatzeko espedientea tramitatu beharko da, kasuan kasuko parkerako, baldin eta funtsezko aldaketak egin nahi badira lerroen antolaeran eta/edo aerosorgailuen kopuruan, proposatutako sarbide eta argindar lineen trazaduran edo parkerako ezarritako araudian.

Iragarkiaren kodea: F1317816