4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 8. EPAITEGIA
Ediktua. 78/2013 prozedura
Iruñean, 2013ko azaroaren 20an.
Raquel María Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 8. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 78/2013-A familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean epaia eman da eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.
Eta Francisco Javier Lajos Ustariz jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.
Iruñean, 2013ko azaroaren 20an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1400185