4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 275/2013 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:
786/2013 Dekretua.
Iruñean, 2013ko azaroaren 11n.
Amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Banco Santander, S.A.k eskaturik bideratu dena Angela Johanna Carpio Maldonadoren aurka, 3.098,82 euro erreklamatzeko, gehi itundutako interesak.
Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela idatziz, epaitegi eskudunari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean. Han, ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da. Errekurtso horrek ez du ondorio etengarririk izanen, eta ez da inola ere bidezkoa izanen ebatzitakoaren kontra jardutea.
Eta Angela Johanna Carpio Maldonadori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 7an.–Idazkari judiziala, Francisco Javier Isasi Barbier.
Iragarkiaren kodea: J1400202