16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 1020/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 1020/2012 falta-judizioa bideratzen ari dela, mehatxuen falta bategatik eta tratu txarren falta bategatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

María Luisa Corbacho andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, mehatxuen falta eta tratu txarren falta direla-eta bideratzen ari den 1020/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Jesús Sagasti Arroniz, Catalin Mihai Onut, Unai Aldaya Aldareguia, Josu Suarez Alvarez eta Ionela Viorica. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Catalin Mihai Onut, Unai Aldaya Aldareguia, Josu Suarez Alvarez eta Ionela Viorica absolbitzea prozedura honen xede diren egiteetatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua. Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Unai Aldaya Aldareguiari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2014ko urtarrilaren 2an.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1400165