16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 970/2010 prozedura arrunta

María Ángeles Ederra Sanz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 970/2010 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

“957/2013 epaia.

Antonio Rubio Pérez jauna, María Jesús Azcona Labiano andrea eta Francisco Javier Pueyo Calleja jauna.

Iruñean, 2013ko azaroaren 7an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratu jaunek osatutakoak, Leozko Udalak 2010. urteko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartutako Erabakiaren aurkako 970/2010 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Erabakia 2010ko 74. NAOan argitaratu zen, ekainaren 18an. Hauek dira alderdiak: errekurtsogilea, Nafarroako Foru Komunitatea, Nafarroako Foru Komunitatearen letratuak ordezkatua eta zuzendua; eta demandatua, Leozko Udala, Uxua Arbizu Rezusta prokuradore andreak ordezkatua, eta Koba Valencia Caldevilla letratu andreak defendatua; eta, demandatukidea, José Román Gómez, Uxua Arbizu Rezusta prokuradore andreak ordezkatua, eta Miren karmele Méndez Villagrasa andreak defendatua

Epaitza: Baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, jada idazpuruan aipatua, eta horrenbestez, Leozko Udalak 2010eko plantilla organikoa behin betikoz onesteko hartu zuen erabakia deuseztatzen dugu, idazkariaren lanpostuari dagokionez, antolamendu juridikoaren aurkakoa izateagatik. Kosturik gabe.

Epai hau, irmo bilakatu ondoren, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 artikuluan zehaztu bezala.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dugu. Epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie. Dena dela, epaiaren aurka kasazio-errekurtsoa jar daiteke.

Eginbidea: Iruñean, 2013ko azaroaren 19an. Nik, María Ángeles Ederra Sanzek, idazkariak, egina, adierazteko gaurko egunean epai hori eman didatela, behar bezala sinatuta, alderdiei jakinarazpena egiteko eta legez ezarritako publikotasuna emateko, eta autoei hitzez hitzeko ziurtapena erantsi diedala eta jatorrizkoa artxibatu dudala. Fede ematen dut."

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko abenduaren 16an.–Salako idazkaria, María Angeles Ederra Sanz.

Iragarkiaren kodea: J1317488