2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Udal ordenantza, Agiriak luzatu
eta tramitatzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Urrotz-Hirian, 2014ko urtarrilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1400552