2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Udal ordenantza, Lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2013ko azaroaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mankomunitateko kide diren udaletan lizentziak oro har eta zehazki hirigintzakoak emateko tasak arautzen dituena.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Urrotz-Hirian, 2014ko urtarrilaren 14an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1400551