16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2. ALDAKETA 2013KO AURREKONTUAN

Kreditu gehikuntza

GASTUAK GOITITZEA:

6. kapitulua.–1.121.62301 kontu-saila: “zerbitzuetarako makineria eta lanabesak”: 20.000,00 euro.

Diru-sarrera goititua:

Finantzabidea: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

8. kapitulua.–20.000,00 euro.

Urrotz-Hirian, 2014ko urtarrilaren 13an.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1400457