16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUSKARA KUDEATZEKO NAFARROAKO IPARRALDEKO MANKOMUNITATEA

2014. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateak 2014ko ilbeltzaren 8an egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen 2014. urterako plantilla organikoa.

Indarra duten xedapenak betez, Idazkaritzan egonen da, jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leitzan, 2014ko ilbaltzaren 16an.–Lehendakaria, Alaitz Eskudero Bergara.

Iragarkiaren kodea: L1400704