16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deuseztatzea 2013ko uztailaren 4an hartutako erabakia

Etxarri Aranazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2013ko uztailaren 4ko bilkura berezian, bertaratu guztiak ados egonik, erabaki zuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesua hastea, 2013ko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoaren babespean (2013ko irailaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 62. 1 e) artikuluari jarraikiz, hartutako erabaki hori erabat deuseza da hartu egin zelako alde batera utziz kide anitzeko organoek erabakiak hartzeko funtsezko arauak.

Horregatik guztiagatik, Etxarri Aranaz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2013ko abenduaren 10ean egindako bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

Lehena: Eraginik gabe uztea 2013ko uztailaren 4ko erabakia, Mankomunitateko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeari buruzkoa.

Bigarrena: Erabakia baliogabetzearekin batera, eraginik gabe gelditu da 2013ko irailaren 9an argitaraturiko erabakia.

Hirugarrena: erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Laugarrena: Erabakia Nafarroako Toki Administrazioko Departamentuari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari eta ukituruko langileari jakinaraztea.

Etxarri Aranatzen, 2013ko abenduaren 11n.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Ardaiz Esteban.

Iragarkiaren kodea: L1400171