2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ordenantzen aldaketa, 2014. urterako. Hasierako onespena
Cadreitako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2013ko abenduaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskaletako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketak behin betikoz onetsita geldituko dira, eta osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Cadreitan, 2014ko urtarrilaren 7an.–Mankomunitateko burua, Antonio Esparza Rubio.
Iragarkiaren kodea: L1400190