2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Zizurko urbanizazioan euri uren kolektoreak handitzeko proiektuari dagozkion desjabetzeak
2013ko azaroaren 26an egindako saioan, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak hau hitzartu zuen:
2013ko otsailaren 26an egindako saioan, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak hau hitzartu zuen: “Euri uren kolektoreak handitzea Zizurko Urbanizazioan (RM-282285)” lanari dagokion proiektua onestea, desjabetzeko txostena abiaraztea, hasiera batean onartzea aipatutako proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, erabilera publikoa aitortzea eta adieraztea, eta bai proiektu horrek ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzeko premia ere, proiektua onartzeak berekin edo inplizituki baitakar, eta proiektua eta ukitzen dien ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunen epean. Erabaki hori 174. zenbakiko NAOn argitaratu zen, 2013ko irailaren 10ean.
Batzorde Iraunkorraren saio horren ondoren hasiera batean ukitutako lursailetako baten jabe batekin akordio batera iritsi da, eta, horrenbestez, desjabetzeko prozedura beste lursailekin lotuta jarraituko da.
Jendaurreko epea igaro denez eta inolako oharrik edo alegaziorik ez denez aurkeztu, aipatutako proiektua behin betiko onetsiko da, Nahitaezko Desjabetzeen Legearen 20. artikuluan ezarrita dagoenarekin batera.
Horrenbestez, ERABAKI DA, baiezpenez:
1. “Euri uren kolektoreak handitzea Zizurko Urbanizazioan (RM-282285)” lanari dagokion proiektua behin betiko onartzea, eta bai proiektu horrek ukitzen dien ondasunen eta eskubideen zerrenda ere. Behin betiko onartze horretan inplizituki gelditu da erabilera publikoaren aitorpena eta okupatzeko premia.
2. Erabaki hau eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkari batean argitaratzea, eta Iruñerriko Mankomunitateko eta Zizur eta Galar zendeetako udaletxeetako iragarki oholetan jartzea.
3. Nafarroako Gobernuari eskatzea adierazteko ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatzea presakoa dela.
4. Erabaki hau jakinaraztea Zizur eta Galar zendeetako udalei, Nafarroako Gobernuari eta dagokienei, aditzera emanda administrazio bidea amaitzen duela eta administrazio publiko ez diren interesdunek horren aurka aurkeztu ahal izango dutela, aurretiaz eta hautaz, bai berraztertzeko helegitea, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorraren aurrean, bai gora jotzeko helegitea, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean –bi kasuetan hilabeteko epearen barnean–, bai administrazioarekiko auzi helegitea, Administrazioarekiko Auzietako Auzitegiaren aurrean –bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten den egunaren hurrengotik aurrera zenbatuta–. Administrazio publikoek azken helegite hori aurkeztu ahal izango dute edo aurretiazko errekerimendua egin ahal izango dute Iruñerriko Mankomunitatearen aurrean, Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarrita dauden moduan eta epean.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 14an.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.
UKITUTAKO ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA OBRA: RM282285 Euri uren kolektoreak handitzea Zizur Nagusiko Urbanizazioan FASEA: Proiektua |
FINKAREN ZENBAKIA | TITULARRA | HELBIDEA | UKIPENAK | KATASTROKO DATUAK |
Akueduktu zortasuna m.l. | Zortasun ezarpena m² | Erregistroak | Aldi baterako okupazioak m² | Pol. | Lurz. | Udalerria | Lursailaren erabilera |
m² | |
CZ-03 | Komunala. Zizur Txikiko kontzejua | Udaletxeko plaza, 1, behea (Zizur Txikia) | 278 | 1.668 | 36 | 4 | 5.560 | 1 | 413 | Zizur | Lehorreko alorra |
CZ-05 | Komunala. Zizur Txikiko kontzejua | Udaletxeko plaza, 1, behea (Zizur Txikia) | 237 | 1.422 | 27 | 3 | 4.740 | 1 | 346 | Zizur | Lehorreko alorra |
CZ-06 | Komunala. Zizur Txikiko kontzejua | Udaletxeko plaza, 1, behea (Zizur Txikia) | 16,5 | 99 | 0 | 0 | 330 | 1 | 347 | Zizur | Lehorreko alorra |
CZ-07 | Komunala. Zizur Txikiko kontzejua | Pza. del Concejo, 1 Bajo (Cizur Menor) | 289 | 1.734 | 27 | 3 | 5.780 | 1 | 343 | Cizur | Lehorreko alorra |
GA-01 | Manuela Ferrer Azcárate | San Ignazio etorbidea, 7, 4. esk. (Iruñea) | 90 | 540 | 9 | 1 | 1.800 | 3 | 103 | Galar | Lehorreko alorra |
L1400827 |
Iragarkiaren kodea: L1400827