2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Saneamenduari buruzko ordenantza hasiera batez aldatzeko erabakia
Udalak 2013ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, honako erabaki hau hartu zen:
Saneamenduari buruzko ordenantza aldatzeko erabakia, bidezkoa bada.
1. Hasiera batez onestea Villafrancako Saneamenduari buruzko ordenantzaren aldaketa.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean agertu ondotik, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
3. Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Alesbesen, 2014ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Maria Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1400367