16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Alesbesko Udalaren eta haren erakunde autonomoen
(zahar etxea eta musika eskola) plantilla organikoa 2014rako.
Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2013ko abenduaren 26ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen (zahar etxea eta musika eskola) plantilla organikoa 2014rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2014ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1400209