2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantza. Aldaketaren hasierako onespena
Valtierrako Udalak, 2013ko abenduren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasa arautzen duen ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak hara igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraikiz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, deusetan ukatu gabe, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Valtierran, 2013ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1400200