2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
1, 2, 3, 4 eta 5. aldaketak 2013ko aurrekontuan.
Hasierako onespena
Urrotz-Hiriko Udalak, 2013ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2013ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1, 2, 3, 4 eta 5. aldaketak, kreditu gehikuntzak eta kreditu bereziak sartzeko.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea iragandakoan.
Urrotz-Hirian, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkate udalburua, Fermín Julián García Gobeo.
Iragarkiaren kodea: L1400524