16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

2014ko zerga-tasak. Onespena

Urdazubiko Udalak, 2013ko azaroaren 18ko bilkuran, erabaki zuen 2014ko ekitaldirako bere horretan uztea 2013ko zerga, karga-tasa eta tarifak. Hona hemen:

–Hirilurreko ondasunak: %0,20.

–Landalurreko ondasunak: %0,60.

–Instalazio, Eraikuntza eta Obren gaineko Zerga: horiek gauzatzeko aurrekontuaren %3,2.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Urdazubin, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1400497