16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Aldaketa Arau Subsidiarioetan 7. poligonoa, 933. lurzatia

Santakarako Udalak, 2013ko irailaren 12an, aldaketa puntuala onetsi zuen hasiera batean Santakaran indarra duten Arau Subsidiarioetan, 7. poligonoko 933. lurzatiari dagokionez, Carretera de Aibar karrikako 128an baitago, Ramón Marco Martínezek sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonik legeak aurreikusten duen epean eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Santakarako Udalak, 2013ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hori behin betiko onestea.

Testu aldatua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz. Hona hemen:

“33. artikulua. Eraikuntzaren baldintza orokorrak.

4. Mehelinak.

debekaturik daude. Ezin da mehelina agerian uzten duen eraikinik egin, aldi baterako baizik ez bada ere.

Eraikin guztiak gutienez ere 3 m atzera eraman beharko dira aldameneko lurzatietako mugetatik, salbu eta eraikuntza haien aldi berekoa bada, orduan eraikinak elkarri atxikitzen ahalko baitzaizkio, atzera eraman behar izan gabe.

Lurzati eraikigarri batek mehelin batekin egiten badu muga, eraikigarria den zerrendaren barnean, egitekoa den eraikina mehelin horri atxikiko zaio, ez bada mehelin hori eraikin txikiago batekoa dela, salbu eta 7. poligonoko 933. lurzatian izan ezik: bertan, lurzatiaren tipologia eta morfologia direla-eta (lurzatiak eremu publikoan duen frontea 12 metrokoa baita, eta mehelinaren lerroa, berriz, 75,50 metrokoa), baimena ematen da eraikin txiki bat mehelinari atxikitzeko.

Eraikin bat hainbat fasetan egiten bada, onartuko da mehelin bat modu iragankorrean egotea, betiere inguruabar hauek gertatzen badira:

–Behin-behineko mehelinak erakinaren gainerako atalen material berak eta fatxadako akabera berak izanen ditu.

–Mehelinaren gainean teilatu-hegal bat eraikiko da, “zehaztapenak” atalean azaltzen den bezala.

Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2014ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1400212