2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
2014ko zerga-tasak
Udalak, 2013ko abenduaren 31ko osoko bilkuran, 2014ko zerga-tasak onesteko erabakia hartu zuen.
Hona hemen:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,40.
–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: tarifa ofizialak. Indizea: %1.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 3,50. Gutxienez ere 35 euro.
–Hirilurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: ehuneko 10. Zerga honen tarteen araberako aplikazioa, azken eskualdaketaren arabera:
- 5 urte bitarte: ehuneko 3.
- 10 urte bitarte: ehuneko 3.
- 15 urte bitarte: ehuneko 3.
- 20 urte bitarte: ehuneko 3.
–Gainerako karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak bere horretan geldituko dira, gero batean aldatzen ahalko badira ere, hala behar bada.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Puiun, 2014ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, Juan Cruz Edurza López.
Iragarkiaren kodea: L1400434