2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hasiera batez onestea Iruñeko Udalaren 2014ko aurrekontu luzatuaren aldaketa, europar funtsen bidez finantzatutako jarduketak egiteko
Iruñeko Udalbatzak, legezkoa den quorumarekin, 2014ko urtarrilaren 17an egindako Osoko Bilkuran, Iruñeko Udalaren 2014ko aurrekontu luzatuaren aldaketa onetsi zuen, europar funtsen bidez finantzatutako jarduketak egiteko.
Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean paratuko da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra), hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Hori dena argitara ematen da, jende orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 17an.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1400890