16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2014ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 19an.

Orotz-Betelun, 2014ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

1. ERANSKINA

2014. urteko plantilla organikoa

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkaria, bertze udal batzuekin batasuna eraturik. Buru den Udala: Artzi. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %6,88. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: laburra, lanaldiaren %23. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: lanpostu betea.

Aldi baterako eta lanaldi partzialeko lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Aldi baterako kontratua. Lanaldia: %50. E maila. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria %7,58.

Funtzionarioen izenen zerrenda.

Idazkaria: Loreto Echavarren Sanz.

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda.

Administrari-ofiziala. Beatriz Beroiz Erdozain.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda.

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Alfredo Erro Garralda.

Iragarkiaren kodea: L1400387