16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Ollarango Udalak, 2013ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Zinegotziek 250 euroko saria jasoko dute, 2013. urtean eginiko bilkura bakoitzeko, beren karguetan aritzean sortutako gastuak berdintzeko, eta gehienez ere 1.250 euro. Sari horiek ordainduko dira gastu gisa eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan dagokiona aplikatuko zaie.

2.–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Ollon, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Javier Pérez Cueva.

Iragarkiaren kodea: L1400577