16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2014ko karga-tasak

Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarriari jarraikiz, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2013k abenduaren 17an egin osoko bilkuran:

1. 2014rako karga-tasa hauek finkatzea:

1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: ehuneko 0.25.

1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: ehuneko 0.59.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: gutienez 60 euro, 2.000 euro bitarteko aurrekonturako. 2.000 eurotik goitikoa bada, %4.

1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1eko indizea aplikaturik.

1.5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3, tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: ehuneko 10.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ollon, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Javier Pérez Cueva.

Iragarkiaren kodea: L1400572