159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia, ondasun higiezinak esleipen zuzenaren bidez besterentzeko.

Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buruak iragarri du eskaintzak aurkezteko epea hasi dela ondotik adierazten diren ondasunak zuzeneko esleipenaren bidez saltzeko.

Interesdunei ohartarazten zaie besterentzeko prozesua, esleipena baino lehen eta edozein unetan, bertan behera geldituko dela baldin eta zorra, berandutza interesak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.

Baldintza hauek gobernatuko dute ondasunen besterentzea:

1. Eskaintzak aurkezteko epea: 2014ko irailaren 11ko 14:30 arte, Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko bulegoetan (Karlos III.aren etorbidea, 4, Nafarroako Gorteen kaletik sartuta, 6. solairua). Eskaintzak 2014ko irailaren 12an irekiko dira, 09:00etan, leku berean, 2. solairuan.

2. Ez da 6.500,00 eurotik beherako eskaintzarik onartuko 1. lotearen kasuan (13010. finka), ez eta 130,50 eurotik beherakorik ere 2. lotearen kasuan (5938. finka).

3. Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta barrenean datu hauek izanen dira:

–Eskaintza egiten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazioa, zer ahalorderen bidez diharduen, halakorik badu, eta IFZ/IFK adierazita.

–Eskaintza zer lotetarako den adieraztea.

–Eskaintzen den zenbatekoa.

–Berme gordailua, Nafarroako Foru Komunitatearen alde, bankuak libratu edo adostutako txeke baten bidezkoa, gutxieneko eskaintzaren % 20koa, hau da, 1.300,00 euro 1. loterako eta 26,10 euro 2. loterako. Ez da gordailurik onartuko eskudirutan.

Esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, berme hori Nafarroako Foru Komunitateko Diruzaintzan irmo sartuko da, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeak bermearen zenbatekoan sor litzakeen kalte handiagoengatiko erantzukizunak.

4. Behin gutun-azalak irekita, eskaintza handienetik abiatuko da, eta posturagileek 100,00 euroko kopurutan handitzen ahalko dituzte eskaintzak.

5. Gutun-azal itxian aurkeztutako eskaintza bat baino gehiago berdinduta gelditzen badira diru-kopururik hoberenean, aurrena aurkeztu denari emanen zaio lehentasuna esleipenean, deusetan galarazi gabe ekitaldian eskaintzak hobetu ahal izatea, ezarritako tarteen arabera.

6. Enkantearen mahaiak esleitu gabe uzten ahalko du ondasuna, aurkeztutako eskaintzak txikiegiak direla uste badu.

7. Esleipen-hartzaileak beharturik daude ekitaldian berean edo bost eguneko epean esleipenaren zenbatekoaren eta berme gordailuaren arteko aldea ematera.

8. Besterentzen diren ondasunek lote bakoitzaren deskribaketan ageri diren zamak eta kargak izanen dituzte beren gain, eta espedientean ere jasota daude; indarrean jarraituko dute eta iraungitzean ez da errematearen prezioa aplikatuko. Iragan den denbora kontuan hartuz, zenbateko ziurtatuak aldaketak izaten ahal ditu.

9. Honako hauek esleipen-hartzailearen kontura dira:

–Ondasunen eskualdaketa kargatzen duten zeharkako zergak.

–Karga lehenetsi gabeak deuseztatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzearen ondoriozko gastu eta zerga guztiak.

–Udalaren zergak eta gastuak lurren balio gehikuntzaren gainean (gainbalioa).

10. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duten ondasunak Foru Komunitateari esleitzeko eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutenari jarraikiz.

11. Esleitutako ondasunak erregistro publikoetan inskribatzen ahal direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza tituluak nahikotzat eman beharko dituzte, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.

12. Diru-bilketako erakunde honek ez daki enkanteko higiezinak efizientzia energetikoaren ziurtagiria eta bizigarritasun zedula dituen. Horrenbestez, lizitatzaileek adierazi dute horren berri badutela eta eskualdatzailea salbuetsita dagoela ziurtagiri horiek aurkezteko legezko betebeharretatik.

13. Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.

14. Jarraian azaltzen dira esleipen zuzenaren bidez besterendu nahi diren ondasunen ezaugarriak eta ondasunen gaineko lehentasunezko kargen ezaugarriak.

Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak 2014ko uztailaren 16an emandako enkanterako erabakia eta ebazpena.

–Lehenbiziko lotea:

  • Erregistrokoa: finka honen jabetza soilaren laurden zatiezin bat: 13010. finka, Roako Jabetza Erregistrokoa (Burgos), 794. liburukia, 91. liburua, 195. orria. Hiri finka: Roako Escuela kaleko 2an dagoen etxebizitza; laurogeita hamar metro koadro ditu.
  • Titulartasuna: Enbargatutako laurden zatiezin hori Dionisia Hornillos Ayuso andrearen izenean ageri da, jabetza soilean beste agiri batzuen arabera.
  • Tasazio balio jakinarazia: 10.658,15 euro.
  • Zamarik gabea.

–Bigarren lotea:

  • Erregistrokoa: finka honen jabetza soila: 5938. finka, Roako Jabetza Erregistrokoa (Burgos), 794. liburukia, 91. liburua, 203. orria. Landalurra: larraina, Nevera alderdian, zortzi area eta 10 zentiarea dituen eremua.
  • Titulartasuna: enbargatutako jabetza soila Dionisia Hornillos Ayuso andrearen izenean ageri da, izaera pribatiboarekin.
  • Tasazio balio jakinarazia: 130,50 euro.
  • Zamarik gabea.

15. 2011ko urtarrilaren 14ko eginbidea, Roa de Dueroko Jabetza Erregistroan 2012ko uztailaren 9an idatzia, “A” letrarekin bi finketan.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848-427235, posta elektronikoa: ygalloec@cfnavarra.es).

Iruñean, 2014ko uztailaren 25ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Juana Larumbe Sola.

Iragarkiaren kodea: F1410696