159. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

349/2014 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena 2014-2015 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako zikloak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe bateratuetan, Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren ondoren duen erredakzioaren arabera, 39.3 artikuluak dioenez, hezkuntza sistemaren lanbide heziketaren zikloak hiru dira: Oinarrizko Lanbide Heziketa, erdiko maila eta goiko maila; modulukako antolamendua du, iraupena aldakorra, eta lanbide eremu bakoitzerako eduki teoriko-praktiko egokiak biltzen ditu. 41.1 artikuluak Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko eta onartua izateko baldintzak arautzen ditu, eta 42.1 artikuluan dio hezkuntzako administrazioei dagokiela lanbide heziketako irakaskuntzen eskaintza programatzea. Bestetik, artikulu horrexen 4. puntuan, irakaskuntza horien funtsezko aspektuak zehazten dira: barneko egitura, irizpide pedagogikoak, Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalarekiko baliokidetzak, iraupena eta ikasleen iraunkortasuna.

Aipatu lege organikoak ziklo hauen helburua ezartzen du, hau hain zuzen ere: ikasle guztiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren egungo egiturako lehen mailako kualifikazioari dagozkion lanbide gaitasunak lortzea (Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak sortu zuen katalogoa).

Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak ezartzen du, azken xedapenetako bosgarrenean, ezarpeneko egutegia, eta 4. atalean xedatzen du Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloek pixkana-pixkana ordeztuko dituztela hasierako lanbide kualifikazioko programak. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenbiziko kurtsoa 2014-2015 ikasturtean jarriko da martxan. Ikasturte honetan desagertu eginen da Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programaren nahitaezko moduluen eskaintza, eta borondatezko moduluak gainditzen dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortuko dute. Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen bigarren kurtsoa 2015-2016 ikasturtean jarriko da martxan.

Otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretuak Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketako berariazko alderdiak arautzen ditu, hamalau oinarrizko lanbide titulu onetsi, eta haien oinarrizko curriculumak finkatu. Dekretu hori oinarrizko arau-erreferentea bihurtu da Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen funtsezko aspektuei dagokienez: irakaskuntza horien antolamendua, lanbide heziketako titulu eta moduluen egitura, modulu motak, moduluetarako sarbidea eta harrera, oinarrizko lanbide tituluen ondorioak eta irakaskuntza horien ezartzea.

Laugarren xedapen gehigarrian, lanbide heziketako beste hezkuntza-programa batzuk aipatzen ditu hezkuntza premia berariazkoak dituzten ikasleentzat. Lehen atalak dioenez, berariazko premiak dituzten ikasleei jarraipena eskaintzearren hezkuntza administrazioek lanbide heziketako beste eskaintza batzuk ezarri eta baimendu litzaketela, haien beharretara egokituak. Programa hauen barrenean, batera egoten ahal dira oinarrizko lanbide titulu baten lanbide moduluak eta ikasleen beharretara egokitzeko sortutako prestakuntza moduluak. Prestakuntza osagarri honek modulukako egitura izanen du, eta helburuek ikasketa emaitzetan, ebaluazio irizpideetan eta edukietan zehaztuta egon beharko dute, indarra duen araudian ezarritakoari jarraituz betiere. 3. atalean ezarria dago programa horien iraupena aldatzen ahal dela programen kolektibo hartzaileen beharren arabera. Lanbide heziketako programa hauek “Lanbide lantegiak” izenarekin garatuko dira Nafarroako Foru Komunitatean, eta ikasturte bat iraunen dute.

Lehen xedapen iragankorrean, 2014-1015 eta 2015-2016 ikasturteetan Lanbide Heziketako zikloen lehenbiziko kurtsoa emateko baimena lortzeko irizpide oinarrizkoak ezartzen dira.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen eranskinetan ageri diren ikastetxe bateratuei, Bigarren Hezkuntzako institutuei, ikastetxe pribatu itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei baimena ematea eranskinetan azaltzen diren Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako zikloak emateko 2014-2015 ikasturtean.

2. Era berean, ebazpen honen eranskinetan ageri da zein ikastetxe bateraturi edo Bigarren Hezkuntzako instituturi atxikiko zaizkion irabazi asmorik gabeko erakundeak eta itunpeko ikastetxeak.

3. Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako zikloen garapena arau hauen arabera eginen da: otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua, oinarrizko zazpi lanbide titulu berriak onetsiko dituen errege dekretua, eta Hezkuntza Departamentuak Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Lantegietako zikloak garatzen diren ikastetxeen antolaketari eta funtzionamenduari buruz ematen duen beste edozein arau orokor.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeen, haien Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera eta ikastetxe eta erakunde ukituetara.

Iruñean, 2014ko uztailaren 17an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak

Ikastetxe publikoak.

IKASTETXE BAIMENDUAK

OINARRIZKO LANBIDE ZIKLOA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA
(Erreferentzia)

“Sakana LH” IBP (Altsasu)

Merkataritza zerbitzuak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Burlada FP” IB - Burlata

Ile-apainketa eta estetika

1.a

3

2.000 ordu

2.a

0

“Alhama” BHI (Corella)

Sukaldaritza eta jatetxeak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Lekaroz-Elizondo” BHI (Elizondo)

Fabrikazioa eta muntaketa

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Administrazio zerbitzuak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

IB Politeknikoa (Lizarra)

Elektrizitatea eta elektronika

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Bulegoko informatika

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Huarte” BHI - Uharte

Fabrikazioa eta muntaketa

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Bulegoko informatika

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Ibilgailuen mantentze-lanak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Sukaldaritza eta jatetxeak

1.a

2

2.000 ordu

2.a

0

“Sierra de Leyre” BHI (Irunberri)

Sukaldaritza eta jatetxeak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

IBP “Donapea” (Iruña)

Ibilgailuen mantentze-lanak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Ibilgailuen mantentze-lanak (motoak)

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Virgen del Camino IBP (Iruña)

Elektrizitatea eta elektronika

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Fabrikazioa eta muntaketa

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Agroforestal” IB (Iruña)

Agrolorazaintza eta landare-konposizioak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“San Juan-Donibane” IB - Iruña

Zurgintza eta Altzarigintza

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Elektrizitatea eta elektronika

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Ribera del Arga” BHI (Azkoien)

Agrolorazaintza eta landare-konposizioak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Ega” BHI - San Adrián

Elikagaien industriak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Tafalla” IBP (Tafalla)

Administrazio zerbitzuak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

IBP “ETI” IBP - Tutera

Ibilgailuen mantentze-lanak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Fabrikazioa eta muntaketa

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Valle del Ebro” BHI - Tutera

Bulegoko informatika

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Ikastetxe itunduak.

IKASTETXE BAIMENDUAK

OINARRIZKO LANBIDE ZIKLOA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

ZERI ATXIKIA

“Salesianos Politeknikoa” IB pribatua (Iruña)

Fabrikazioa eta muntaketa

1.a

1

2.000 ordu

Hezkuntza Departamentua

2.a

0

Arte grafikoak

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

Elektrizitatea eta elektronika

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Cuatrovientos” IB pribatua (Iruña)

Merkataritza zerbitzuak

1.a

1

2.000 ordu

Hezkuntza Departamentua

2.a

0

“María Inmaculada” LHIP (Iruña)

Administrazio zerbitzuak

1.a

1

2.000 ordu

San Juan-Donibane IB

2.a

0

“Santa Catalina Labouré” IP – Iruña

Administrazio zerbitzuak

1.a

1

2.000 ordu

San Juan-Donibane IB

2.a

0

Fundación Laboral de la Construcción (Uharte)

Eraikinak zaharberritze eta mantentzea

1.a

1

2.000 ordu

Virgen del Camino IIP

2.a

0

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak.

ERAKUNDE BAIMENDUAK

OINARRIZKO LANBIDE ZIKLOA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

ATXIKIPEN ZENTRO PUBLIKOAK

“Haritz Berri” baserri-eskola - Ilundain

Agrolorazaintza eta landare-konposizioak

1.a

1

2.000 ordu

“Huarte” BHI - Uharte

2.a

0

Eraikinak zaharberritze eta mantentzea

1.a

1

2.000 ordu

2.a

0

“Centro Puente” - Gares

Sukaldaritza eta jatetxeak.

1.a

1

2.000 ordu

IB Politeknikoa - Lizarra

2.a

0

“El Castillo” lantegi-eskola - Tutera

Zurgintza eta altzarigintza

1.a

1

2.000 ordu

“Valle del Ebro” BHI - Tutera

2.a

0

2. ERANSKINA

Lanbide lantegiak

Ikastetxe publikoak.

IKASTETXE BAIMENDUAK

LANBIDE LANTEGIA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

“Ribera del Arga” BHI - Azkoien

Ibilgailuetako mekanikari laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

IBP “ETI” IBP - Tutera

Lorezaintzako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Ile-apainketako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Ikastetxe itunduak

IKASTETXE BAIMENDUAK

LANBIDE LANTEGIA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

“Carlos III” IT. LHIP (Iruña)

Bulegoko laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Fundación Laboral de la Construcción (Uharte)

Igeltserotzako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

ERAKUNDE BAIMENDUAK

LANBIDE LANTEGIA

KURTSOA

UN.

IRAUPENA

(Erreferentzia)

“Lantxotegi” lantegi-eskola (Berriozar)

Lorezaintzako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Eraikinen mantentze-lanetako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

‘Haritz Berri” baserri-eskola (Ilundain)

Zurgintzako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

“Etxabakoitz” lantegi-eskola (Iruña)

Zurgintzako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Etxebizitzetako instalazio elektrikoetako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Ile-apainketako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

“El Castillo” lantegi-eskola (Tutera)

Sukaldeko laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

Iturgintzako laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

“Elkarte” Fundazioa (Iruña)

Fabrikazio mekanikoko laguntzailea

1.a

1

1.000 ordu

F1410403

Iragarkiaren kodea: F1410403