12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ordenantza ez fiskala, udal liburutegia erabiltzeko araubideari buruzkoa. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea udal liburutegia erabiltzeko araubideari buruzko ordenantza ez fiskala.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar egun balioduneko epealdia; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egiten ahalko dituzte, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, eta, halakorik aurkezten ez badute, behin betiko bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2017ko abenduaren 19an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1714824